Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak www.bizkaia.net/orientabidea web-orria diseinatu du prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen nahiekin hobeki egokitzen diren prestakuntza bideak aukeratzeari dagokionez.
Haien eskura egon dadin, prestakuntza arautua duten Bizkaiko 230 zentrotik gorako informaziora sar daiteke, Bizkaian campusa duten unibertsitateetara barne. Laneko 370 irtenbide baino gehiago dago bertan jasota, baita egun Boloniako planak jasotzen dituen zentroetako graduak ere. Erdi mailako titulazioak, lanbide heziketako zentroak, lanbideak, unibertsitateko karrerak, telefono interesgarriak, aukeratutako espezialitatea ematen duten prestakuntza zentroen helbideak webgune horretan jasota daude.
"Orientabidea sortu da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lan eta Prestakuntza Sailak hauteman dutelako prestakuntza espezialitatea aukeratu behar duten 16 urteko gazteek jarraitu beharreko bidea ez dutela ezagutzen. Heziketa eskaintzak gainezka egiten die eta nahastuta ibiltzen dira. Alta, ez dira eurak nahastua dabiltzan bakarrak, euren guraso eta hezitzaileak ere. Azalpen ilunak ematen dituzte egun dagoen heziketa eskaintzaren aurrean", adierazi du webgunearen aurkezpenean Lan eta Trebakuntza diputatu Eusebio Larrazabalek.
Webgunea sareratu zutenean, euskarazko bertsioaren orrialde nagusian hainbat kontu erdara hutsean zeuden; eta euskaraz zeuden izenburuetan klikatuz gero webgunea erdarazko bertsiora desbideratzen zen. Argi eta garbi gelditu zen, beraz, euskara/euskaldunok hirugarren mailako herritar garela... Bai, aspertuta gaude, Jozulin.
Tira, betikoa komentatzeak halako asperdura sortzen du...
Euskarazko bertsioa apenas desberdintzen den espainolezkotik, ia dena espainolez baitago; "Bizkaiko Foru Aldundiak jakinean dago" bezalako astakeriak, "arratoia (WTF!?) eta teklatua"...
Enfin, aurrera doan herria! (hasperena)