Nafarroako 4. poesia biltzarra
2009-05-24 12:05
Aurten NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOko TUTERAKO CAMPUSean bilduko gara.
Beraz, motxila poetikoa prestatzen has zaitezte... eta irakur ezazue arretaz aurtengo ekitaldirako prestatu dugun egitaraua.
Nafarroako IV. Poesia Biltzarra
Tutera 2009
XXI. MENDEKO POESIA
Miren Agur MEABE
LEKUA: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Tuterako Campusean
EGUNA: 2009ko ekainaren 6a.
10:30 AURKEZPENA ARGIBIDEAK
11:00 OLERKARI GONBIDATUAK
Ana ROSETTI. Aurkezlea: Jose Luis Allo Falces de León
Miren Agur MEABE, Aurkezlea: Juankar Lopez-Mugartza
(Sarrera hitzaldiak erdaraz izanen dira)
12:15 ATSEDENA
12:30 TAILERRAK
Gaztelaniazko Tailerra: Metrikaren bideetatik.
Zuzendariak: Ana Rosetti eta Consuelo Allue Villanueva.
Euskaraz: Miren Agur Meaberen olerkigintza
Zuzendariak: Miren Agur Meabe eta Juankar Lopez-Mugartza
14:00 BAZKARIA
Ana Rosetti eta Miren Agur Meabe gure gonbidatuak dira. Gainerakoei dagokienez, bazkarian parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar dugu eta 30 euro ordaindu.
17:00 OLERKI ERREZITALDIA
Ana Rosettik eta Miren Agur Meabek hasiera emanen diote errezitaldiari lauzpabosna olerki irakurriz.
Olerkien irakurraldi librea. Saio honetan edozeinek parte har dezake, baldintza bakar batekin: goizean zehar edo errezitaldia izan baino lehenago haien izena eman behar dute antolakuntzaren ordenagailuetan.
Arratsaldeko errezitaldi saioari bukaera emanen diote gure bi olerkari gonbidatuak. Ana Rosettik eta Miren Agur Meabek bospaseina olerki irakurriko dituzte gure biltzarrari bukaera emateko.
20:00 NAFARROAKO IV. POESIA BILTZARRAREN AMAIERA ETA HURRENGO BILTZARRERAKO GONBIDAPENA
Erantzunak kargatzen...