Irudi berria du Eusko Jaurlaritzak
Atzo, ez bakarrik webgunea (horren gaineko iruzkinak hemen), nonbait irudi eta ikonografia berria ere estreinatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ajuria Eneko lehen gobernu bileraren ondoren ikusi zen, adibidez:
Ajuria Eneko agerraldian zubi (edo mahai?) bat bezalako ikono berria ikusi genuen, eta Ajuria Enea, letra xehez eta elkartuta, bi kolore desberdinetan. Jaurlaritzak berak banatutako goiko irudi libre horrretan ikusten ahal da.
Ajuria Eneko logo horretan, webgune ireki berrian ikusten den kolore konbinazio berria ere ikusten da. Berde eta marroixkak, lur eta baso koloreak, nolabait. Webgunearen favicon zeinua ere EAEko ezkutuaren bertsio berde iluna da orain.
Hau da webgunean ageri den logotipoa:

Argazkiak.org | Eusko Jaurlaritza, ikono berdeak © cc-by-sa: herri.admin
Logo horrek beste bertsio bat du paperean ematen duenez. Atzoko gobernu akordioen berri ematen duten PDFetan ikusten da beste hau:

Argazkiak.org | Eusko Jaurlaritza, menbretea © cc-by-sa: herri.admin
Koloreez gain, letra tipoa ere aldatu egin da. FF Absara Sans da tipografia berria. Beheko logoetan ageri dena, orain artekoa, nolabait euskal tipografia tradizional horretatik gertuago zegoen oraingo sans-serif tipoa baino.
Orain arteko logoaren bi bertsio, laukia eta horizontala:

Argazkiak.org | Eusko Jaurlaritza, logoa 2009 arte © cc-by-sa: herri.admin

Argazkiak.org | Eusko Jaurlaritza, logoa 2009 arte © cc-by-sa: herri.admin
Erantzunak kargatzen...