Sustatu logoa Teknologia albisteak

Niñotas Hembrita (Onintza Enbeita), "Donosita" efektuaren azken biktima

Sustatu
2009-05-12 11:05

Joxe Rojasek aurkitu ditu Deia.com-en edizio digitalean. Besteak beste, la versolari Niñotas Hembrita (Onintza Enbeitaz ari da), Urdo Arista eta Niké Amonarais telebista aurkezleak. Europa Press prentsa agentziak banatu zuen ohar bat dela uste dugu, hemen ere aurkitu dugu testua osorik. Uste dugu Donosita efektua dela kulpantea.

Uste dugu Microsoft Word-ek egiten duen zuzenketa automatikoaren kontua dela. Donosita efektua, alegia.

Donostia ikusten duenean Word-ek, Microsoften programak joera du, autozuzenketako aukera batzuk aktibatuz gero, haren ordez Donosita idazteko. Horrela zuzendutako testuak nonnahi ageri dira gero, Googlen bilaketa egiteak demostratzen duen bezala.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu