Teknologia albisteak

Waymarked Trails: ingurune naturaletan ibiltzeko tresna gomendagarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:54

Mendi eta landa ibilaldiak egitea gustoko dutenentzat, bide horien kartografia eta informazioa GPSarekin eta mugikorrarekin lotuta izatea inportantea da. Akaso horretarako tresna ezagunena Wikiloc da, baina beste baten propaganda egitera gatoz. Waymarked Trails, bestea baino hobea delakoan: Euskal Herrian (eta atzerrian) natur inguruneetan ibilbideak egiteko informazio iturri onena.

Bereziki GR eta PR izenekin ezagutzen diren ibilbide homologatuetan ibiltzeko gomendagarria da Waymarked Trails. Landa inguruneetako ibilbide gehiago aurkitu daitezke Wikiloc batean, baina haien "homologazioa" beste kontu bat da, eta ez da ñabardura burokratikoa homolagiozarena bide batek eraman zaitzakeelako etxalde bateko alderdi pribatu batera, eta txakurra irten eta...

GR eta PR-etan abantaila hauek dituzu:

  • Galtzeko arrisku gutxi, seinaleek ondo adierazten dutelako ibilbidea
  • Irisgarritasun arazo edo pasabide arriskutsurik gabekoak
  • Bide publikoetatik doaz, eta ondorioz lur-jabe batek ezingo du bidea itxi edo zaintza-txakur batekin ibiltariak uxatu.

Kontuan guztiz sartuta ez daudenentzat, hauxe siglek esan nahi dutena:

  • GR (Grande randonée) bideak. Luzeak, etapaka egitekoak eta ibiltzeko gaitasun handia eskatzen dutenak. Marka gorri eta txuriek seinalatzen dituzte ibilbide hauek.
  • PR (Promenades et Randonées) ibilbideak. Motzak, egun batean egitekoak eta ibiltzeko gaitasun txikiagoa eskatzen dutenak. Marka hori eta txuriek seinalatzen dituzte hauek.

Eta hauen informazio on ona, eta euskarazko informazioarekin, Waymarked Trails-en. Ikusi estaldura Europa mendebaldean:

 

Eta bide zehatz bat, erraz samar bat, edonork probatzeko modukoa, Urkulu urtegitik gertu, Debafoienean.

Aipatu ditugun hauek hemen dituzu: hiking.waymarkedtrails.org, Hiking kategorian daude ibilaldiak, oinez egitekoak, baina Waymaerked Trails orri nagusira joan Waymarkedtrails.org eta MTB mendi bizikletaz, txirrindularitza ohikoa, zaldi gainekoa eta beste kategoria batzuk ere ikusiko dituzu.

Erantzun

Sartu