Teknologia albisteak
1

Kultur agenda bateratua izateko asmoz jaio da Zer.eus

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-03-04 : 10:34

Euskal Herriko kultura-ekitaldiak leku bakarrean biltzeko agenda gisa jaio den prouiektua da Zer.eus . Kontzertuak, antzerkiak, erakusketak... automatikoki bildu, eta beraien berri emailean jasotzeko sistema.

Webguneko kudeatzaileak, Karrikas  programatzaileak, laguntza deia egin du kultur agenda argitaratzen dituzten webguneak bilatzeko. Baten bat ezagutzen baduzu bidali helbidea formulario honen bidez.

Egutegiaren eta tokiaren araberako bilaketa dauka webguneak, eta automatikoki elikatzen da egunero, alta eman duten webguneetako informazioarekin. Dagoeneko webguneko azala eguneratuta ageri da eguneroko ekitaldiekin.

Zorionak, Karrikas eta Zer.eus !

Erantzunak

2026-03-08 : 10:28

Nik eskertuko nizueke euskarazko ekitaldiak bereizteko espainolezxko (edo frantsesezko)etatik, eta hauen iragarpena lehenesteko, euskarazko ekitaldiak lehenetsi nahiu ditugunok ez dezagun murgiltzen ibili behar beste ekitaldien artean bilaka...

Erantzun

Sartu