Aurtegoan, Informatikari Euskaldunen VII. bilkura burutu dugu. Donostiako Teknologi Elkartegian. Eraikin nagusian izan da jardunaldia, UEUko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak antolaturik.
Testu originala: Creative Commons Aitortu © cc-by: Joseba Martos
Goiz jaiki eta berandu heldu, hau marka! Aski soberan dakigu Donostiarako bidea ez dela batere xamurra.
Ponentzia interesgarriak izan ditugu aurten, euskararekin estuki loturik gainera. AnHitz proiektua Elhuyar Fundazioan ari den Igor Leturiaren eskutik, Semantic Tags Egoitz Gonzalezen eskutik, Etiketa-lainoen Multzokatzea, Arkaitz Zubiagaren eskutik, IP telefonia Irontec enpresako Jon Bonillaren eskutik (nahiz eta euskararen domeinu paregabea ez duen primeran aritu da gure hizkuntzan eta aurkezpena modu dibertigarrian bideratu du ) eta Mugak proiektua, Luistxo Fernandezen eskutik, kirikaz beteriko ponentzia indartsu bat emanez.
Aplikazioei buruzko komunikazioak gela txikian eman behar genituenez, kaferako atsedenaldian aplikazioei buruzko komunikazioak eman behar genituen guztiak bildu ginen gela hartan, eta guztia prest utzi ostean (Ubuntu GNU/Linux zuen eramangarri batean), geratzen zitzaigun denbora tarte laburrean kafea hartzera jeitsi ginen. Bertan lagun ugari aurkitu nituen: Maite, Ugutz, GISA elkartean lanean ari diren Ales eta Maider, UEUren bilboko bulegoko lagunak Coffe-break hura amaitutakoan aplikazioen komunikazioen gelara itzuli nintzen, sinadura digitalari buruzko komunikazioa eman behar nuenez, nahiago nuen bertan geratu komunikazio guztiak ikustera, badaezpada ere.
Mugitu.com (EHU-ko Joseba Alberdi eta Endika Esteibar), Pootle (Librezaleko Julen Ruiz), Zientzia eta teknologiako hizkuntza arteko web bilatzailea (Elhuyar Fundazioko I+G+B sailan parte hartzen duten Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle) eta Sarean Zer (Elekako Gregorio Hernandez) komunikazioak ikusi ostean, nirea iritsi zen. Nire txanda iritsi artean urduritasuna gero eta nabarmenagoa zen. Nire izena entzundakoan mahaian jesarri eta komunikazioarekin hasi nintzen, momentu horretan urduritasun guztiak desagertu ziren, gela txiki hortan, guztiok zoruaren altuera berdinean, giro lasai eta lagunartekoa nabaritzen zen. Komunikazioa azaltzen ari nintzen bitartean, aurpegi batzuetan keinu arraroa ikusi nuen, normala, sinadura digitalari buruz inoiz ezer entzun ez duenarentzat, komunikazio honek informazio larregi ematen zuen denbora-tarte txiki batean. Azkenean uste nuena baino hobeto ulertu zuten sinadura digitala eta Sinadura aplikazioari buruzko nondik-norakoak eta galdera interesgarriren bat edo beste izan zen. Sinaduraren funtzionamenduari buruz, hardware eta software ziurtagiriei buruz, ziurtagiriak lortzeko metodoei buruz, etab. Esperientzia oso positiboa daramat komunikazio honetatik eta asko poztu naiz partehatzaileen harrera bikainarekin. Komunikazioaren tarte hau Ikasplay enpresako Francisco Bodegok itxi zuen Ikasplay: jolas hezitzaileak komunikazioarekin.
Bazkalordua iritsi zen, eta Miramoneko Serval jatetxean lagunarteko giroan entsalada eta izokin goxo goxoak jan ostean (postre, kafetxo eta guzti ), berriz itzuli ginen informatika kontuetara, aurkezpenetara itzuli aurretik hack.in#badakigu gure elkartea entrebistatu zuen irratia.comeko Patxi Gaztelumendi kazetaria aurrez aurre ezagutzeko aukera izan genuen, ostean, Komunikabide idatzien etorkizunari buruzko mahainguruarekin jarraituz, honetan, Argiako Eli Pombok, Berria eta Hitzako Iker Balentziagak, Gaur8 eta Kazeta.infoko Maite Ubiriak euren esperientzia eta ustean kontatu zizkiguten UEUko eta Elurnet enpresako Gorka Julio moderatzaile lanetan ari zelarik. Ondoren, eztabaidan aritu ginen denbora dexentez, eztabaida momentu batzuetan pixkat beroxeago jarri zen baina nire ustetan, oso aberasgarria suertatu zitzaigun. IEBren edizio honekin bukatzeko, MobileSOSprojecteko Urtzi Ibarguenek itxi zuen jardunaldia, artea eta teknologia berriak duten elkarreragina azalduz adibide pila batekin. Azken ponentzia hau bukatu baino lehenago atera ginen etxera itzultzeko berandutzen hasi zitzaigulako.
IEB 2009ren balorazioa? Oso positiboa. Proiektu pila ezagutu ditut hauetan lanean diharduen jandearen eskutik, aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunak aurkitu ditut bertan eta oso ondo pasatu dugu guztiok.
Zoritxarrez, honelako jardunaldietara noan bakoitzean nire eramangara ez da wifi sareetara konektatzeko gai, gainera zertxobait zaharkituta dago, eta Dabidek duenaren antzeko Acer Aspire One bat erostea pasatzen ari zait burutik momentu honetan.
Ikusitako proiektuetaz hitzegin nahi nuke, baina gaurkoz nahikoa dut post luuuuuuze honekin (ze txapa naizen, eta hau umorea gaur bezalako egun baten ostean halako bidalketa luze bat egiteko ), baina hortarako badago denbora Gainera sinadura digitalaz planteatu dizkidaten zalantza eta beste xehetasunetaz hitzegin nahi nuke datozen egunotan
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Twitter bidez eginiko IEB09ren jarraipena begiratu daiteke, honetan, bideo, argazki eta aurkezpenak eskuratzeko estekak ere agertzen dira.
IEB09ren bloga ikustea interesgarria litzateke informazio gehigarria lortzeko.
Komunitatearekin zorretan sentitzen naizenez, gaur erabilitako aurkezpena (zuzenketatxo batzuekin) publikoki eskuragarri jarri nahi dut, hori dela eta birpasotxo bat eman eta laster utziko dut sarean eskuragarri.
Bukatzeko, UEUko lagunak ikusiko ditugu Buruxkak aurkezten:
IEB09ko antolakuntzak sareratutako bideo guztiak hemen mdaude iklusgai