Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Gabilondo aingerua" da Espainiako Hezkuntza ministroa, ministerioaren beraren arabera

Sustatu
2009-04-22 10:04

Espainiako Hezkuntza ministerioaren webgunean euskarazko ohar hau irakurri dugu Hezkuntza ministro Angel Gabilondo donostiarraren jardunaren gainean:

Gabilondo aingeruak Lanbide Heziketarena hasiera ematen du (...)

Hezkuntzaren ministroa, Gabilondo Aingerua, bihar hasiera emango du 11.00etan, Madrileko Casa de Camporen Auditorio Antzerkian, Lanbide Heziketarena.Spainskills) eta FPAREN I. Erakusketa.

Eguneraketa, asteazkena: Aingeruen aipamenak zuzendu dituzte webgunean, baina beste guztia berdin dago. EAJ-k galdera egingo dio ministroari Espainiako Kongresuan datorren astaean.

Eguneraketa, asteazkena: Irudian ikusten denarekin alderatuta, aldatuta dago jada atzo nabarmendu genuen orria. Zuzendu ondoren, honelakoak irakurtzen ahal ditugu orain prentsa oharren artean:

  • Ángel Gabilondok Lanbide Heziketarena hasiera ematen du
  • Ángel Gabilondo Txostenaren aurkezpena itxiera CYD 2008
  • Ángel Gabilondoren jabetza-hartzea ministro bezala Hezkuntzaren

Horrez gain, EAJ-k protesta egin du, eta Aitor Esteban Espainiako Kongresuko parlamentarioaren bidez iragarri du galdera egingo diola ministroari Madrilgo Kongresuan datorren astean. Hemen dago EAJren prentsa-oharra.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu