Teknologia albisteak

Argi-ilunak utzi ditu zientziak 2025ean: txertoen arrakasta eta glaziarren galera

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 14:30
  • Elhuyarrek urtean zehar zientziaren eta teknologiaren arloan landutako albiste esanguratsuenen zerrenda osatu du.
  • Zerrenda 10 albistek osatzen dute, nazioartekoak zein gertukoak.

Interferentzia politiko etsigarriak pairatu ditu zientziak 2025ean hainbat herrialdetan, baina urte emankorra izan du aurtengoa, hala ere. Elhuyarreko zientzia-hedabideak 10 albiste nabarmenen zerrenda osatu du. Haietako askok ilusioa piztu dute gizartean, harridura beste batzuek eta samina besteek: txertoak, sua, hegaztien gripea, CO2-aren errekorrak, glaziarrak, CRISPR, Gaza, kuantika, belazeak eta unibertsorako leiho berria nabarmendu dira.

  1. Txertoak: Txertoek albiste oso pozgarriak eman dituzte, AEBko gobernua txertoekiko errezeloa pizten aritu den arren: umetokiko minbizia sortzen duten birusak ia desagerrarazi dituzte Danimarkan, eta EAEn bertan, % 50 gutxitu dira haur txikien bronkiolitisak eragindako ospitaleratzeak, txertaketa-kanpainari esker.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Umetokiko minbizia

  1. Glaziarren galera: Pirinioetako Monte Perdidoko glaziarra izan da aurtengo protagonistetako bat, klima-larrialdia eragiten ari den glaziarren galera globalaren ikur

      Elhuyar Zientzia /  Testua: Glaziar bat galtzean

      Elhuyar Zientzia /  Audioa: Elkarrizketa Eñaut Izagirreri

  1. Sua: Gizakiak uste baino askoz ere lehenago ikasi zuen sua pizten eta baliatzen, duela 400.000 urte baino gehiago. Euskal Herrian bertan ere izan da albiste esanguratsu bat giza eboluzioari lotuta, duela 20.000 urte balea-hezurrez egindako tresnak ezagutu baitira, inoizko zaharrenak.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Sua

      Elhuyar Zientzia / Testua: Balea-hezurrez egindako tresnak

  1. Zeruaren irudi xeheenak: Vera C. Rubin Behategia lanean hasi da, eta hego hemisferioaren zeru ikusgaiaren inoizko irudi xeheenak hartuko ditu.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Vera C. Rubinen lehen irudiak

      Elhuyar Zientzia / Ikus-entzunezkoa: Teleskopioak, unibertsoaren mugak gertuago

  1. CRISPR terapia: CRISPR terapia genikoak bere lehen arrakasta handia erakutsi du, gaixotasun genetiko arraro batekin jaio zen haur bat sendatuta.

      Elhuyar Zientzia / Testua: CRISPR terapiaren arrakasta

  1. CO2-aren errekorra gainditua: Albiste kezkagarrienen artean dago aurten erregai fosilek CO2-aren errekorra gainditu izana. Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa urtero izaten ari dira albiste.

     Elhuyar Zientzia / Testua: Erregai fosilen karbono-isuriek errekorra

     Elhuyar Zientzia / Ikus-entzunezkoa: Trantsizio energetikoaren gakoak

  1. Hegazti-gripea: Hegaztien gripea animalietan eragiten ari den hondamendia ere albiste izan da urte osoan.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Hego Georgiako itsas-elefanteen populazioa, erdira

     Elhuyar Zientzia / Ikus-entzunezkoa: “Gaixotasun emergenteen tendentziak arduratzen gaitu”

  1. Basque Quantum ordenagailua: Kuantikaren Nazioarteko Urtean, Donostiako Basque Quantum ordenagailua izan da albiste Euskal Herrian eta nazioartean. Javier Aizpurua BasQ-eko zuzendari zientifikoa izan dugu bidelagun.

      Elhuyar Zientzia / Ikus-entzunezkoa: Elkarrizketa Javier Aizpuruari

      Elhuyar Zientzia / Audioa: Milia bat Donostian

  1. Gazako sarraskia: Zientzia bera ere hasi da Gazako sarraskiaren ondorioak ikusarazten. Han diren osasun-langileen ikerketek ekarri dute hango begirada.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Gazako sarraskiaren ondorioak

  1. Belardiak: 2026an protagonista izango den gai batekin amaitzen da zerrenda: belardiak. Bioaniztasunaren ikur eta, era berean, etorkizun zailaren lekuko, artzaintza eta abeltzaintza estentsiboak zaintzen ez baditugu. Belardien eta Artzainen Nazioarteko Urtea abiatuko da urtarrilaren 1ean.

      Elhuyar Zientzia / Testua: Larreak, belarra baino gehiago

Erantzun

Sartu