Mugarria Sustatuko estatistiketan: Firefox eta euskara nagusi
Hemen daude grafikoak:
- Internet Explorer eta Firefox erkaketa 2006ko ekainetik hona.

Argazkiak.org | Firefox nagusi Sustatuko estatistiketan © cc-by-sa: sustatu
- Nabigatzaileko hizkuntza hobetsia, euskara eta gaztelania, 2006ko ekainetik hona.

Argazkiak.org | Euskara lehenetsita Sustaturen estatistiketan © cc-by-sa: sustatu
Bigarren grafikoaren garrantzia azpimarratzekoa da: euskaldun askok gaztelaniazko konfigurazioarekin nabigatzen dute, eta honela ikusten dute Sustaturen portada, erdarazko abisu itsusi batekin. Abisu horren bidez egin du kanpaina Sustatuk azken urteotan, konfigurazioa euskaratzeko, eta azkenean ikusten ditugu emaitzak. Hala ere, gure kanpaina astuna baino gehiago, argi ikusten da Firefox gailentzeak dakarrela euskararen indartzea. Bi grafikoak bat datoz, eta korrelazioa argi dago: software librearen eskutik dator euskararen presentzia nabariagoa izatea sarean.
Izan ere, ez bakarrik Sustatuk, munduko Interneteko zerbitzarien estatistika zerbitzu guztiek (Googletik hasita) neurtzen dute beren bisitarien hizkuntza, eta horren arabera neurtu dezakete zein den euskararen pisua. Euskaldun gehienek gaztelaniaz nabigatzen badute, pentsa, garena baino pisu txikiagoa dutela uste dute Googlek-eta!
Joera horri buelta emateko unea da. Sustatun, bederen, euskarazko konfigurazioak nagusi dira. Oso datu pozgarria da. Argi dago ez dugula %100eko maila erdietsiko, euskaldun guztiek, gure irakurle guztiek, euskaraz konfiguratuko balute ere, ausazko bilaketengatik edo auskalo zergatik, erdaldun asko iristen baita Sustatura, eta orriren batean topo egin ondoren, ezer ulertu barik beste norabait joango dira: bisitari horien hizkuntza konfigurazioan eragiterik ez dugu, baina euskaldunetan bai, eta matraka ematen segituko dugu.
Aurrera, beraz. Firefox 3-ren lantzamendua arrakastatsua izan da geurean, horrekin bat etorri delako estatistiketako puntu inportante hau, orain ikusten dugun bezala. Oraindik atzean zabiltzatenok, arren, egin kasu, eta egin klik euskarari:
- Instalatu Firefox 3 euskaraz.
- Firefox instalatuta baduzu, konprobatu hizkuntza konfigurazioa euskaraz duzula.
- Edozein motiborengatik, Internet Explorer erabili behar baduzu, horren konfigurazioa ere euskaratu dezakezu instrukzio hauei jarraiki.
Eskerrik asko guztioi.
Erantzunak kargatzen...