Teknologia albisteak
1

Al Goreren filma euskal eskoletan: nork euskaratuko du?

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock
2008-02-21 : 10:02

Al Gore-ren "Egia desegoki bat" filma ez da euskal ikastoletara ailegatzen euskaraz ez dagoelako. Aldi berean gobernuak filma euskaratzeko biderik irekitzen ez duen bitartean, boluntarioek euskarara itzultzen hasiak dira.

Al Gorek Egia desegoki bat mundura zabaldu nahi du. Egindako filmak duen mezu garrantzitsua dela eta, Espainiar Ingurugiroko ministerioak filmaren DVD kopia ugari bidaltzen ari da Espainia osoko eskoletara, orain arte 32.000 bidali ditu 8.000 eskoletara... gazteleraz bakarrik, hemen irakur daitekeen bezala.

Eskola materiala Euskal Herrian bi hizkuntzetan egon behar duela ulerturik, Eusko Jaurlaritzak ez du onartu DVD-ak horrelako egoeran jasotzea. Euskaratua izan dadin eskatzen du, eta ez da euskaratu nahi. Espainiar Ingurugiro ministerioak euskaratzeko bidea hasi beharrean euskal eskoletan gazteleraz ikustea nahi du.

Hain zaila al da arazoari irtenbidea bilatzea?

Ba ez dirudi hain zaila izan daitekeenik, jatorrizko bertsio euskaraz azpititulatua ikusteko aukera izan dadin bolondresak lanean ari direnean. Lana bukatutakoan, azpititulu artxiboa erabilita, ingelesez entzun eta euskaraz azpitituluak edukiko ditugu. Ikusleak euskaraz ikusi ahalko du filma horrela, eta ingelesa ikasten dagoenak ingelesa jorratzeko tresna izango du aldi berean, gogoan izan ere ikastoletan ingelesa irakasten dela.

Itzulpena web bidez egiten ari da era kolaboratiboan eta edonork parte har dezake: Egia desegoki bat (33% dagoeneko itzulia).

Zenbat eta gehiagok lagundu, azkarrago egingo dira itzulketak eta filme gehiago itzuli ahalko dira. Itzultzen laguntzea ez da hain zaila, Wikisubtitles webean izena eman eta web bidez has zaitezke nahi adina lerro itzultzen. Lerro bakarra edo lerro piloa egin ditzakezu, zeuk aukeratu.

Ongi itzultzeko gai zarenak itzuli, beste batzuk esaldi zailak itzuliko dituzte, baina zure lerroak beraiei lana arinduko die.

Parte har daitezkeen beste itzulpen batzuk:

Dagoeneko itzulitako filmak:

Erantzunak

loveof74
2008-02-21 : 10:48

Mobida kolaboratiboa oso ona da. Polita. Baina hemengo gobernuak Gore-ren filma ez badu iztultzen, ze demontre itzultzen du? "Heroes" telesaila?:-D



Hori bai Gorea...

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu