Sustatu logoa Teknologia albisteak

Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

Sustatu
2008-02-15 11:02

Egunkariaren Aldeko elkarteak eskatu du datorren asteazkenean, otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko 5. urteurrena betetzen denean, webgune euskaldunetan elkartasun ekintza egin dezagun, pantaila-irudi jakin bat txertatuta. Hori errazteko modu bat bideratuko dugu Sustatun, eskaera honekin bat eginez.

Kontua da irudi hau agertzea egun batez, gure webgune, blog eta abarren sarrera orri gisa.

Moldatu dugun kode puska bat zure webgunean itsasten baduzu, bisitariek automatikoki ikusiko dute irudia agertzen dela. Prestatu dugun eran, efektua behin bakarrik gertatzen da, bisitari horri ez zaio gehiago azalduko.

Sustatun bertan, otsailaren 20an erabiliko dugu hau.

Martxelo Otamendiren mezua

Kanpaina honen eskabidea, Martxelo Otamendik egin zigun mezu batekin duela egun pare bat.

Otsailaren 20an bost urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria inolako justifikaziorik gabe itxi zutela. Egun horretarako antolatzen ari garen ekimenetako baten berri eman nahi dizuet mezu honen bidez: egun horretan EGUNKARIArekin elkartasuna adierazi nahi duten erakunde, alderdi politiko, sindikatu, talde eta webguneek behean doakizuen "hasierako pantaila" jartzea, 24 orduz.

Hartara zuen webgunean sartzen denak, hainbat segunduz, hasierako pantaila hori ikusiko du, gero webgunearen benetako azalean sartzeko.

Iragarriko duzuenez mezua eta estetika aldatu egin ditugu. "Egunkaria aurrera" hori-urdin hartatik, "Egunkaria" libre hori-beltzera pasatu gara, Koldo Izagirreren pentsamendu bat gehituta.

Biziki eskertuko genizueke "hasiera orrialde" hau zuen lagun eta ezagunei bidaltzea, ea denon artean lortzen dugun zabaltzea elkartasun mezua.

Mila esker aldez aurretik gure eskaeraren bat egiten duzuenoi, eta besteei ere bai.

Segi bizkor.

Beste proposamen batzuk

Hasiera orriko irudiaz gain, modu zuzenagoak ere egon daitezke bat egiteko.

Azken efektu hori lortzeko, Firefox badaukazu, zoaz irudia agertzen den artikulura. Jarri sagua irudiaren gainean, eta saguaren eskumako botoian sakatuta, Idazmahaiaren atzeko planoan jarri aukeratu. Ikusi nola den erantsitako pantaila-irudian. Ez badaukazu Firefox euskaraz, bada garaia instalatzeko.

Bulegoan ere bat egingo duzu kanpainarekin horrela, blogik ez baduzu ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu