Sustatu logoa Teknologia albisteak

OpenOffice.org 2.2.1 bertsioa euskaraz eskuragarri

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk) software librea euskaraz sustatzeko lan-lerroari jarraituz, OpenOffice.org 2.2.0 bertsioaren interfazeak jarri zituen herritarren eskura orain hilabete batzuk. Oraintsu 2.2.1 bertsioa prestatu du; oraingoa bertsio osoa da, hau da Laguntzak ere euskaraz ditu.

Kode irekiko bulegotika edo ofimatikako paketea honako sistema eragileetan erabiltzeko dago eratua: Debian GNU/Linux (eta Debian-en oinarritutako Euslinux, Ubuntu, e.a.), RedHat Linux (eta RedHat-en oinarritutako Fedora, Suse, Mandrake, e.a.), MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak) eta Windows.

Produktua www.euskara.euskadi.net helbidetik deskarga daiteke, "Euskarazko softwarea deskargatzea” ataletik hain zuzen, edo www.euskadi.net/euskara_soft helbidetik.

Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu