Jasotako kritikei erantzun nahi izan die e-postaz Keith Johnson Wall Street Journal-eko kazetariak. Badakizue zein den kontua. Sustatuzale bat izan da erantzun hori jaso duenetako bat eta ingelesezko testua bidali digu. Itzuli egin dugu guk (ez da zinpeko itzulpengintza zertifikatua, bale?)
Lagun estimatuak guztiak:
Lehenik eta behin, niri idazten hartu duzuen denbora eta nekeagatik eskerrak eman nahi dizkizuet. Eta barkatu denoi aldi berean erantzuten badizuet, baina hainbeste izan dira jasotako mezuak, ezen banan bana erantzutea fisikoki ezinezkoa zaidan.
Bigarrenik, ingelesez mintzo ez zareteneoi bereziki, estimatzen dut ingelesez niri idazten hartu duzuen lana. Artikuluari buruzko iritziak denetarikoak izan diren arren, bat zetozen kexu batean, euskara gutxiesten zuela. Uste dut pertsona batzuek prentsa lokalaren laburpenak bakarrik ikusi dituztela, eta horiek, nire ustez, neuk idatzitakoaren ikuspegi okertua ematen zuten. Baina bertsio originala ikusi zuten irakurle batzuek ere irainduak sentitu dira zenbait puntutan.
Azpimarratu nahi dut ez dela inolaz nire helburua izan euskara gutxiestea, eta sentitzen dut euskal hiztunei artikuluak euskal hiztunei min eman badie. Edozein artikulurekin bezala, ahots desberdinak biltzen saiatu nintzen eta horien iritziak agertzen, neureak baino gehiago.
Horrek bi puntu txikiagotara narama, bien inguruan kexatu baitzaizkit irakurleak. Batetik, izenburua, "Inkisizioa". Zoritxarreko hitz aukera izan da hori; baina AEBetako egunkarietan, kazetariek ez dituzten beren izenburuak idazten.
Bigarrenik, irakurle asko kexu dira artikulua lotuta egon daitekeela News Corp konpainiaren asmo editorialekin, eta lotura egiten dute News Corp-eko administrazio kontseiluko kide baten izenarekin: Jose Mari Aznar. Horri buruz azpimarratu nahi dute zerbahi errore bada artikuluan, neureak direla horiek; ez dela goitikako interferentziarik izan batere, are gehiago jabetza aldaketako garai honetan, zeinean egunkariaren independentzia editoriala gai giltzarria bihurtu den.
Ondo izan
Keith Johnson
Eskerrik asko, Joseba (gure irakurle bat), ingelesezko testua bidaltzeagatik.
Funtsean, ondorio bi:
Aznarren agerpenaz, azalpen batzuk: