Keith Johnson kazetari eta filologoa AEKra hurbildu zen euskararen berreskurapenaren gainean erreportajea egiteko asmoz (WSJ-ko kazetariarekin izandako tratuaz mezua utzi du AEK-ko prentsa bulegoak Sustatuko erantzunetan: portadara ekarri dugu testu hori, lotura batzuk gehituta).
Keith Johnson kazetari eta filologoa AEKra hurbildu zen euskararen berreskurapenaren gainean erreportajea egiteko asmoz. Hori izan zen behintzat berak azaldutako helburua. AEK-k, Wall Street Journal zer-nolako egunkaria den jakinik ere, arduradunekin elkarrizketak zuzendu zizkion, baita euskaltegiko ikasleekin klasean egoteko aukera eskaini ere, ezkutatzeko ezer ez daukalako eta, are, harro dagoelako egiten duen lanarekin. Horrela, Keith Johnson Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiarekin, Edurne Brouard Korrikako arduradunarekin eta Benito Fiz didaktika arduradunarekin elkarrizketatu zen. Halaber, Lizardi euskaltegiko hainbat klasetan egon eta ikasleekin mintzatu zen.
AIZU! aldizkariak, berriz, kazetari estatubatuar baten bisitari bitxia iritzita, elkarrizketa egitea pentsatu eta hala egin zuen. Elkarrizketa hori AIZU!-ren 321. zenbakian argitaratu da eta duela aste bete dago kalean.
AEK-k bere desadostasun osoa erakutsi dio Johnsoni emaitza ikusita. Batetik, berak hasieran azaldutako asmoa ez datorrelako bat erreportajearen nondik-norakoekin. Eta bestetik, erreportajeak iritzi jakin batzuk bakarrik erakusten dituelako, euskararen kontrakoak hain zuzen ere. Are gehiago, erreportajea iraingarria eta lotsagarria dela deritzo AEK-k, eta asmo txarrez eta euskararekiko errespetu falta izugarriz egina dagoela adierazi dio Johnsoni berari.
Patxi Bastarrikak erantzun du Jaurlaritzatik, baita inglesezko prentsa oharra kaleratu ere PDFan.
Hona euskarazko bertsioa:
Patxi Baztarrikak adierazi du "ezin" dela inongo hizkuntza deskalifikatu hiztun "gehiago edo gutxiago" izateagatik, eta euskararenganako "errespetua" exijitu du
Keith Jonson-ek The Wall Street Journal egunkarian argitara emandako artikuluari erantzunez. Sailburuordeak dioenez, Johnson-ek euskara ez ezik eleaniztasuna ere gutxietsi du, ezjakintasun nabaria erakutsiz
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak erantzun egin dio Keith Johnsonek "The Wall Street Journal" egunkarian argitara emandako artikuluari. Johnsonek "Basque inquisition: How do you say sheperd in euskera" (Nola esaten da artzain euskaraz?) izenburuarekin plazaratu duen artikuluan zera dio: euskara hizkuntza pobrea dela, demokrazia eta independentzia bezalako hitzak beste hizkuntza batzuetatik hartu behar izan dituela eta herri erakundeek bultzatzen duten hizkuntza politikak gaztelera baztertzen duela eta herritarrak euskara ikastera behartzen dituela, euskarak milioi bat hiztun eskas dituenean eta, espainierak, aldiz, 425 milioi hiztun.
"Ezin da inongo hizkuntza deskalifikatu hiztun gehiago edo gutxiago izateagatik" ( ). Hemen zaila zera dago: euskara berreskuratzea eta sendotzea, ez gaztelera eta gaztelaniadunak babestea ustezko errebantxa linguistikotik. Hizkuntza kontuetan ere, gauza guztietan bezalaxe, errespetuak errespetua dakar eta setakeriak setakeria ( ). Hizkuntzek ez diote gorroto elkarri, gorrotoa fanatikoek bakarrik diote hizkuntzari". Baztarrikak azpimarratu du hitzok ez direla bereak, "Fernando Savaterrek aspaldian idatzitakoak baizik, eta orain gogora ekarri nahi izan ditut nire egiten ditudalako eta Keith Johnsonek esandakoari erantzuteko ezin egokiagoak direlako". Sailburuordeak aditzera eman duenez Keith Johnsonek "euskara eta eleaniztasuna gaitzetsi ditu eta ezjakintasun nabaria erakutsi du"
"Ezjakintasun handia erakutsi du, bai" erantsi du, "izan ere maileguak hizkuntzaren bizitasunaren eta osasunaren seinale izaten dira. Horren adibide dira, esaterako, ingelesak bere egin dituen empire, stupid, idiot, arrogance, superficiality, frivolity, language eta hainbat eta hainbat hitz halako". Gogorarazi du, gainera, "Johnsonek bere artikuluan euskara gutxiesteko aipatzen dituen zenbait hitz (science, democracy, independence) ingelesak eta munduko beste hizkuntza askok mailegutzan hartuak direla; izatez,ingelesaren hizkera zientifikoko hitz gehienak grekotik edo latinetik eratorriak dira"
Sailburuordeak nabarmendu duenez "euskara gutxietsiz eleaniztasuna gutxiesten ari da artikulugilea, ez dakielako gizarte modernoetan aniztasuna dela, hain zuzen ere, hizkuntza-ezaugarri hedatuena; izan ere, mundu modernoan normalena eta hedatuena eleaniztasuna baita, eta elebakartasuna salbuespena".
Baztarrikaren iritziz artikuluan darabilen ikusmoldeak "gizartearen uniformitatea, bazterkeria eta inposizioa defendatzen ditu eta desberdintasuna ukatzen". "Ikuspegi ezin monolitikoago batez, indartsuaren legeaz baliatzen da eta uste du norberaren hizkuntza bakarrik dela baliozko, ahaztuta gizarte modernoen aberastasuna, hain zuzen ere, aniztasunak dakarrela, baita eleaniztasunak ere".
Xedea: euskara erabiltzeko aukerak sortzea
Sailburuordeak argitu du Euskadiko herri erakundeak bultzatzen ari diren hizkuntza-politikak gizartearen "gehiengo zabalaren atxikimendua" duela eta hizkuntza-politika "demokratikoa eta irekia" dela eta gaztelerarekiko "errespetuz egina". Azpimarratu du, hortaz, herri aginteek ez dutela "euskararen erabilera inposatu nahi, euskara erabiltzeko aukerak sortu baizik", gizarte-bizitzaren esparru zabaletan euskaraz baliatu nahi diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrek horretarako benetako aukerak izan ditzaten.
Hizkuntza-politikaren goi arduradunak berretsi du ez dutela "elebakartasuna ezarri nahi, ezta euskarazko elebakartasuna ere, euskal gizartean desberdintasunik ez egotea nahi dugu, ezta hizkuntzari dagokionean ere ( ) eta horretarako beharrezkoa da euskara biziberritzeko eta normalizatzeko lan egitea, gure gizartean euskararen eta gaztelaniaren benetako berdintasuna eskuratzeko".
Azpimarartu du, baita ere ez dutela "ez inoren ez ezeren aurka lan egiten ( ) gaztelania ere errespetatu eta maitatzen dugu, gure hizkuntza ere bai baita; euskararen alde egiten dugu lan bai, baina gaztelera erabat errespetatuz eta euskal gizartean hizkuntzen elkarbizitza sustatuz".
Azkenik, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzarentzat, euskarak eta gaztelaniak "elkartu egiten gaituzte, inola ere ez bereiztu". Hemen bereizkuntza eta bazterkeria, izatez, The Wall Street Journal-en Johnsonek argitaratu duen artikulua bezalakoek sortzen dute, diskurtso zaharkitu, hutsal eta garaiz kanpokoek, baina euskal gizarteak aspaldian eman die bizkar halakoei, zorionez".
Lehenik eta behin, zorixonak halako erantzunengatik!
Euskal Herrian "Basque Inquisition" imposatu dela dio gure lagun Johnson-ek. Gurea Basque Inquisition bada, munduan gertatzen ari dena English Inquisition izango lirateke. Nor ez dago behartua gaur egun Ingelesa ikastera gaur egun? Kontutan hartuta ingelesa ikasten duten jende gehienak bizitzan lan HOBE batengatik egiten dutela. Dear Keith, your language has been imposed to me just to survive in this TINY world.
barkamena edo, eskatuz, kazetari horrek protesta egin dugunoi bidali digun gutuna hemen.
titularreko "Inquisition" berak jarria ez dela iradokitzen du eta bere asmoa ez zela euskara gutxiestea dio, besteak beste.
baina garbi dago ahotsen aniztasuna oso eskasa izan dela eta informazioaren partzialtasuna ere bai.
aznar edo murdochen erantzunkizunik eza ere aipatzen du.
***
Dear All:
First of all, I wanted to thank you for taking the time and trouble to write. And forgive the mass nature of the reply, but the sheer volume of mail makes individual responses physically impossible.
Second, for the many non-English speakers among you, I appreciate the effort made to write in English.
While there were a variety of opinions regarding the article, a common complaint was that it denigrated Euskera. I think that some people have seen only local press summaries which, I feel, presented a distorted view of what I wrote, but even some readers who saw the original version took umbrage at certain aspects.
I wanted to stress that I never set out to denigrate Euskera, and regret any offense it may have caused to Basque speakers. As in any article, I tried to gather a variety of different voices and present their opinions, rather than my own.
Which brings me to two smaller points that many readers complained about. First, the headline, Inquisition. That is an unfortunate choice of words; but in U.S. newspapers, journalists dont write their own headlines.
Secondly, many readers complained that the article somehow is related to an editorial agenda of News Corp., and drew a link with one member of the News Corp. board, Jose Maria Aznar. I just wanted to stress that whatever errors there are in the article are mine; there is never any interference from above at any time, and certainly not when the editorial independence of the newspaper has been the key concern during the whole takeover process.
Best regards
Keith Johnson