Euskalmet meteorologia zerbitzu publikoak gadget sinple bat prestatu du, nork bere webgunean eguraldiaren informazioa erakutsi ahal izan dezan. Benetako web zerbitzu batetik urrun samar dago, ordea, eskaintza hau.
Zerbitzua orrialde honetan dago eta proba bat ere egin dugu, lortzen den kodea adibide honetan pegatuz.
Kodea pegatzean lortzen dena iframe delako bat da. Ez dago ondo euskaratuta, eta grafikoki alderik handiena Euskalmet-en logoak hartzen du, eguraldiari buruzko informazioak beharrean.
Gainera, ez da informazio egituratua. Benetako web zerbitzu batean, XML, RSS edo era batean edo bestean egituratutzen ahal da informazioa, eta horren berrerabilpena ahalbidetzen du horrek: taula batean herri bat baino gehiago jarri, zeure ikono propioak jarri eguraldiari, horren gaineko zerbitzu gehigarriak sortu... Kasu honetan, ez dago informazio egituraturik, taula hori itsastea da aukera bakarra.
Edonola ere, duela urte batzuetako egoerarekin alderatuta (horra blog artikulu bat duela hiru urteko irailekoa) zerbait aurreratu da: orduan debekatua zegoen Euskalmet-en informazioa berrerabiltzea.
Baina beste alde batetik, orduan eskura zegoen zerbitzu irekiagoa, EHKME meteorologia elkartearena (erreferentzia artikulu horretan halaber), desagertua dago egun. EHKME-k webgune eta proiektu polita zuen, baina Euskalmet-en agerpenak deuseztu zuen elkarte haren Interneteko saioa, itxura batean.
Nik Euskalmeti esker aspaldi daukat itsatsitaDeustuko estazio meteorologikoa neure blogean. Ikusi nahi izanez gero:
etnomet.blogspot.com