Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eitb.com: gaztelera hobetsita

Naia
2007-06-12 16:06

Eguerdi on,

Egunero-egunero zuen web gunean sartzen naiz eguneko albisteen berri izan eta eitbren musika jartzeko.

Eta egunero-egunero euskarazko bertsioan klik egiten nuen eta pozteko modukoa iruditzen zitzaidan zuek aukera hori eskaintzea. Klik egiten NUEN eta iruditzen ZITZAIDAN esan dut, iraganeko kontuak baitira horiek. Gaur zuen web gunea tekleatu www.eitb.com eta zuzenean erdarazko bertsiora bidali bainau. Eta bertsio horretan euskarazkoa hautatzeko aukera eskuin-eskuin aldean aurkitu dut, kostata, beheko barran klik egin eta eskuinerantz botata, web gunea ez baita pantaila osoan sartzen.

Iruditzen zait hanka-sartze itzela egin duzuela eta konpontzeko moduan zaudetela oraindik ere. Emaiguzue erabiltzaileei euskaraz edo gaztelaniaz irakurtzeko aukera, eta ez inposatu gaztelaniaz irakurri behar izatea.

Egunero-egunero euskalgintzan eta euskararen normalizazioan lanean dihardugunontzat atzera pausu itzela baita hau, euskara bigarren mailako hizkuntza gisa agertzea eta gainera berau aukeratzeko ere zailtasunak izatea.

Eitb 25 urte… eta 25 urte eta gero… Atzerantz egin behar ote dugu?

Esandakoak kontutan hartuko dituzuelakoan,

Naia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu