Sustatu logoa Teknologia albisteak

Web 2.0 interneten bigarren iraultza, mahaingurua

mikel - Andoaindik
2006-11-01 07:11

Iparraldea Andoainen jardunaldien barruan, azaroaren 2an, azkeneko egunean interneti buruzko mahaingurua izango da Bastero Kulturunean: Joxe Aranzabal, Jakes Larre, Iban Arantzabal, Maite Goñi...

Internet iraultza hizpide izango da Bastero kulturunean. Azaroaren 2an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan hasita, internet munduko adituak teknologi berrien azken aplikazioez jardungo dira. Eskura dauden tresna nagusiak eta horien aplikazioak azalduko dituzte ondorengoek:
Joxe Aranzabal (Mondragon unibertsitatea), Iban Arantzabal (Goiena), Jakes Larre (EKE) eta Maite Goñi (Jakintza ikastola). Entzuleek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu