EH 06 tailerra: Euskal Herrirako dominioa Interneten
Urriaren 29ko deialdia NAZIO EZTABAIDA GUNEA osatzen duten 400 kideei soilik egiten bazaie ere, Urriaren 28an HERRITARRON TOPAKETAK antolatu ditugu, parte hartu nahi duen ororentzat irekiak direnak. Egun horretarako egitarau zabala antolatu dugu, herri eragileen azoka, laburmetrai ezberdinen emanaldia, tailerrak...
Tailerretariko bat EUSKAL HERRIRAKO DOMINIO PROPIOA INTERNETEN izango da, herritarrekin batera dominioa eskuratzeko bideak, aukerak, oztopoak... zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko asmoz. Gaiarekin izan dezakezun interesagatik bertan parte hartzera gonbidatu nahi zintugun.
Urriaren 28ko egitarau osoa honakoa duzu:
URRIAK 28: HERRITARRON TOPAKETAK
- 15:00-15:30 HASIERA EKITALDIA. Burlatako Kultur Etxeko Hallean
- 16:00-21:00 Zinema. Kultur Etxean. 16:00-16:30 Palestina, hesien zirrikitutik Auditorioan. 16:35-18:45 Nomadak.tx. Auditorioan. 19:00-20:05 Ezkaba. Areto txikian. 20:30-21:45 Sanfermines 78 Areto txikian
- 15:30-21:00 Jendarte Azoka. Karpan
- 16:00-18:30 TAILER TXIKIAK (2 txandetan): Kultur Etxean
1. txandan: 16:00-17:00
a) Euskal Curriculuma: Aplikaziorako herri estrategia
b) Gazteriaren Biltzarra 06: Edukien eztabaida
c) Euskal Herriko migrazio eta aniztasun bilgune nazionala eta diagnostiko nazionala
2.txandan: 17:15-18:30
d) Eskolak euskaldundu behar du: aldarrikapenetik konpromisoetara
e) Auzolana eta Nazio elkartasuna: Herri estrategian indar berriak biltzen
f) Euskal Herrirako domeinu propioa Interneten
- 19:00-21:00 TAILER NAGUSIA: Kultur Etxeko auditorioan
Hego Afrikako Eskubideen Karta: Hego Afrikako gonbidatuekin.
- 22:00 AMAIERA
HAURTZAINDEGI ZERBITZUA. Izanen da 15:00tatik 21:00ak bitarte.
URRIAK 29: OSOKO BILKURA
Internet eta Info 7 irratiaren bidez jarraitzeko aukera izanen du nahi duen orok.
Besterik ez gure aldetik, Burlatan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaitugu. Mila esker zure arretagatik.
Erantzunak kargatzen...