Mundua eta gu: "Nomadak tx"
2006-09-26 16:09
Batetik, nik uste gure artean ondo funtzionatuko duela. Filmak, funtsean, zera kontatzen du: nola euskal musikari biak munduko hainbat bazterretara doazen, hango kultura ezagutu eta hango musikariekin batera jotzeko. Horrela, lur eta herri hauek ikusiko ditugu, hurrenez hurren: Indian Mombai eta adibasi herria; Ipar Polo alden samiak; Magreben bereberrak (baita Sudango gerratik ihes egindako batzuk ere); Tindufeko errefuxiatu-gunean saharauiak; Mongolian zenbait nomada-herri.
Toki horietako bakoitzean, hango bazterren irudi ederrak erakusten dizkigu Raul de la Fuenteren kamera trebeak, baita euskaldun biek bertako jendearekin duten tratua, hizkuntzen gainetik musikaren nahiz begiraden bitartez komunikatzen direla. Horren osagarri, txalapartarien kontzertutxoak, bakarka zein tokian tokiko musikariekin. Bereziki ederrak gertatzen dira Laponia aldean izotza ebakita jelazko txalaparta sortu eta jotzen duteneko irudiak.
Gure artean ondo funtzionatuko duela esan dut, ETBrentzako ikusgarri ederra da eta zineman ere gustura ikusten dena, apur bat luzetxoa ere suertatzen den arren. Kanpoan erakusteko ideia ere badu ordea: filmari darion filosofia da euskaldun gisa mundura atera eta zer garen azaltzea, herrien arteko errespetuan oinarrituriko elkar ezagutza bultzatzea.World music etiketa modan dagoen honetan produktu moderno eta txukuna egin dute, txapelik jantzi gabe edo norbere nortasuna sasikosmopolitismoan urtu gabe.Ea zortea duten.
Erantzunak kargatzen...