Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaur
Europa Press-en teletipoaren arabera, EKT-ko Joan Mari Larrartek esan du proiektuak hiru oinarri sendo dituela jada:
- telebista-kate berrien zabalkuntza errazten duen teknologia digitalaren eraginkortasuna
- Euskaltelek emana; sektorea ezagutzen duten enpresa batzuren babesa
- Eusko Jaurlaritzak emango dituen lizentziak.
Azken aukera hau Euskal Autonomia Erkidegoan, udazkenean, tokiko telebista digitalak ezartzeko lizentziak banatzeko lehaiketetan gauzatu beharko da. 15 telebista barrutietan euskarazko kate bana ziurtatzea da Hamaika taldearen helburua.
Hiru komunikazio talde daude Hamaikan: Corporacion Multimedia del Norte (Diario de Noticias-Deia), EKHE (Gara-Le Journal) eta EKT (Berria eta Hitzaren zazpi egunkariak), bakoitza %20aren partaidetzarekin. Euskaltelek bazkide teknologiko gisa hartuko du parte, zuntz optikoko azpiegiturak eta zabalkunde aukerak eskainiz.
Bestalde, Bainetek telebista-produkzioan duen esperientzia eskainiko du, eta Elkarrek euskal kulturako erreferentziak emango dizkio taldeari. Bi enpresa hauek %10 izango dute.
Partaidetzaren portzentaia hauek Sareko Argiak argitaratu zituen hemen.
Garan argitaratu denez, eskualdez eskualde eragile lokalekin harremanetan jarriko dira, eta egitasmora enpresa gehiago ere erakarri nahi dute.
Erantzunak kargatzen...