Creative Commons lizentziak ofizialki euskaraz
2006-05-22 17:05
Orain arte ez bezala, Creative Commons lizentzien azalpenak euskaraz ere eskuragarri ditugu, baimenen testu osoak oraindik ez dauden arren. Aurrez zabaldu.com-en komentatu zuten bezala, Euskal Herrian duen erabilera urria kontuan izanik, aurrerapauso handia izan daiteke hau. Itzulpenak Librezale lantaldeari esker eskuratu ditzakegu. Euskarazko nabigatzailea badarabilzu zuzenean euskaraz agertuko zaizkizu testuok.
- Aitortu 2.5
- Aitortu-LanEratorririkGabe 2.5
- Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 2.5
- Aitortu-EzKomertziala 2.5
- Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
- Aitortu-PartekatuBerdin 2.5
Ea ba Euskal Herri mailan gehixeago erabiltzen hasten diren lizentzia hauek!
Erantzunak kargatzen...