DK-Literatura egitasmoaren barruan, Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? izango dugu entzungai eta solasgai. Izagirrek sarrera bat egingo du, mintzaldi llabur bat, obraren zer-nolako batzuk, giltza edo klabe batzuk emateko, obra bere testuinguruan-edo kokatzeko; ondoren, solasaldi irekia (galderak, iritziak ). Solasaldia Donostian izango da, ekainaren 1ean, ostegunez, 19:30ean, Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean); gonbidatuta zaudete.
(Testu pixka bat luzea)
Bi mezu zabaltzen ari dira literatur bazterretan, liburu horren inguruan:
Eta, ildo horretan, hainbat gai ere harrotu dira euskal literaturaren plaza-zokoetan: kritika literarioaren egoera eta funtzioa, euskal literaturaren beraren egoera, gurean egin beharreko ("komeni" deneko) literatur mota, euskal irakurlegoaren egoera, liburu-aurkezpenen balioa
niri behintzat kosta zait liburuari jarraitzea , aitortzen du kritikari-iruzkingileak; euskal irakurle normalak duen gaitasunaren gainetik dago oso liburu hau, eta batzuetan zail egiten da irakurtzea .
Ez dakit euskaltegiko literatura egin nahi den gurean erantzuten du Jose Luis Otamendi idazleak.
Bi aldeok zailtasuna, bikaintasuna-- autuan hartuta, X. Mendigurenek honela zioen bere blogean: liburu honetaz mamu antzeko bat dabil bazterretan : zaila dela. Zaila al da benetan?, galdetzen didazu. Bada, bai: zaila da, eta exijentea, eta ederra. Lanak hartu ditu idazleak nahi zuen huraxe ahalik eta modurik ederrenean, bihurrienean, gaiztoenean adierazteko, eta lanak eskatzen dizkio irakurleari, idazleak sujeritutakoa jasotzen, erdizka esandakoa osatzen, metafora burtzoragarrietan esandakoa dezifratzen.
Ipuinak harrotu duen beste galderetako bat dakar ondoren Xabierrek: "Horrelako literatura behar al dugu?, esango didazu orain. Ez dakit horrelakoa behar dugun, modu askotakoa behar dugula esango nuke nik, baina hau goi mailako literatura da.
Ez da bakarra Xabier, ederreste horretan, txundituta ageri da Igor Estankona Deian egindako literatur kritika edo iruzkinean (dena delako testu ederrean); honela hasten zen: Hankak dardar dauzkat oraindik. Lozorrotik atera banindute bezala nago; irudipenak ikusi ditut. Pasatuko zait duda barik, baina ez nuen uste gero, kausituko nituenik hamazazpi ipuin itsas kabrak bezain latzak, gerra eta amodioa eta umeen jolasa bezain leunak. Itsaso-kontran mantentzen zaitu Koldo Izagirrek hormakontran bezain babesgabe, eta hizkuntzarekin, enumerazio zoroekin, marko batean ipini eta etxeko salan eskegitzeko moduko paragrafoekin, estiloarekin inarrosten zaitu inoizko istorio mikatzenak kontatzen dizkizun bitartean... Sua nahi, Mr. Churchill? honetan.
Bai eta baieztapen latza bota gero ere: Ezin egin nezake berbarik irakurri ez ditudan liburuen gainean, baina urteokaz aste birik bat irakurri ditudanak aintzat harturik esan dezaket gure azkenaldiko literaturaren zakartegi itxuroso honetatik aparte bazegoela liburu bat, oraindik idatzi bakoa, irakurketaren barruko ikarekin adiskidetu behar ninduena. Gero, beste alderdiari helduta, honela gaztigatzen digu: Nik diot hori, iritzia baino ez da. Ez du behar bada hala pentsatuko harago atrebitzen ez denak, edo Pasaiakoaren lurrun-makinaren karrankari nabarmenegia deritzonak.
Lurrun-makinaren karranka ez dakit, baina narratzailearen ikuspegia nabarmenegia-edo ez ote den iruditzen zaio nonbait Felipe Juaristiri, eta pertsonaiak pieza-batekoegiak-edo ez ote diren; izan ere, hasieratik prosagile handia dela Koldo Izagirre: handienetakoa aitortu ondoren, honela esaten digu: Ipuin hauetan ez dago epelkeriarik, narratzaileak lehendabiziko orrialdetik hartua du bere tokia, bere ikuspegia, bere bandera eta, seguru asko, bere etorkizuna ere erabakia du hasieratik; zer izango den eta zer egingo duen, giza helburua eta xedeak, funtsean, sortutako unean erabakita baleude bezala. Amaiera jakin batetik abiatzen baitira pertsonaiak; ez, ordea, amaiera denboran gertatua izanagatik, baizik adimenean. Nolabaiteko determinismoa dago pertsonaien baitan sakon erroturik, egiten dutena eginda alda ez daitekeen zerbait. Ez dago tragediarik, ez dagoelako kontraesanik pertsonaien baitan. Beharbada, horregatik, gorago aipatutako narratzeko maisutza- aitorpenari ñabardura jarria zion Juaristik prosagile handienetakoa. Prosaren erabileraz ari naiz, prosaren barne-muinetan sartzeke Kritika-iruzkina ildo horretatik bukatzen du baita ere: Baina, esan bezala, prosa indartsu eta benazkoa du Koldo Izagirrek, eta prosagatik soilik irakur daiteke, damurik gabe.
Kritiken edo literatur iruzkinen atalekin bukatzeko (gehiago ere izan dira, baina ), Markos Zapiainek bere blogean egindako eta Sustatu honek berak ekarritako iruzkina: Izagirreren liburuak irakurle sentibera txunditurik atxikiko du hurrengo mendeetan, are iraganikoetan. Ipuin zoragarrion inguruko luzaroko jirabirari hasiera emateko
Horregatik ekarriko ditugu Donostiako Liburutegira Koldo Izagirre eta bere liburua; haren inguruan solasaldia egiteko, eta haren aitzakian euskal literaturaz, eta literaturaz oro har hitz egiteko, oso liburu aproposa delako. Horregatik eta Mendigurenen gaztigua jaso dugulako: Sarrionandiak noizbait esana da, liburu bat ahazturako zulora eramateko bi bide daudela: bata, aspaldikoa, liburu horren kontrako boikota; bestea, berriagoa, etengabeko liburu uholdearen barruko tanta izaten utzita, lan horrek berez duen balioa azpimarratu gabe. Hori dela-eta, literatura maite dugunon ardura behar luke aparteko liburuek aparteko tratamendua izatea.
Literatura estimatzen duzuenok gonbidatuta zaudete, beraz, ekainaren 1ean, Donostiako Liburutegira. Gonbidatuta eta garaiz abisatuta; izan ere ez baita di-da irakurtzen den liburua; gorago jaso bezala, liburu exijentea da, bere denbora eskatzen duena barruan duen ederra aterako bazaio.
Testuan aipatu diren iruzkin-kritikak (eta besteren bat) osorik ikusi nahiko lituzkeenak, helbide honetan Markos Zapiainena ikusi nahiko lukeenak, bere blogean edo Sustatu honetan bertan .
>Gurera, Larrabetzura, Literaturaz berbetan etorri zen Koldo eta ordukoaren zelanbaiteko iruzkina Txorierriko Aikor aldizkariak jaso du bere azken alean:http://www.aikor.com/aldizkariak/048/PDF/aikor48zbk.pdf
a, eta guri Koldo ez zitzaigun egin exigente, hin gutxi gatx. Guri oso hurreko egin zitzaigun.
DK-Literatura egitasmoaren barruan, Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? izango dugu entzungai eta solasgai. Izagirrek sarrera bat egingo du, mintzaldi llabur bat, obraren zer-nolako batzuk, giltza edo klabe batzuk emateko, obra bere testuinguruan-edo kokatzeko; ondoren, solasaldi irekia (galderak, iritziak ). Solasaldia Donostian izango da, ekainaren 1ean, ostegunez, 19:30ean, Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean); gonbidatuta zaudete.
>
> (Testu pixka bat luzea)
>
> Bi mezu zabaltzen ari dira literatur bazterretan, liburu horren inguruan:
>
> - Liburu zaila dela
> - Liburu oso ona dela, apartekoa, euskal literaturaren altxorraren kutxan gordea eta argitara zain zegoena.
>
> Eta, ildo horretan, hainbat gai ere harrotu dira euskal literaturaren plaza-zokoetan: kritika literarioaren egoera eta funtzioa, euskal literaturaren beraren egoera, gurean egin beharreko (komeni deneko) literatur mota, euskal irakurlegoaren egoera, liburu-aurkezpenen balioa
>
> niri behintzat kosta zait liburuari jarraitzea , aitortzen du kritikari-iruzkingileak; euskal irakurle normalak duen gaitasunaren gainetik dago oso liburu hau, eta batzuetan zail egiten da irakurtzea .
>
> Ez dakit euskaltegiko literatura egin nahi den gurean erantzuten du Jose Luis Otamendi idazleak.
>
> Bi aldeok zailtasuna, bikaintasuna-- autuan hartuta, X. Mendigurenek honela zioen bere blogean: liburu honetaz mamu antzeko bat dabil bazterretan : zaila dela. Zaila al da benetan?, galdetzen didazu. Bada, bai: zaila da, eta exijentea, eta ederra. Lanak hartu ditu idazleak nahi zuen huraxe ahalik eta modurik ederrenean, bihurrienean, gaiztoenean adierazteko, eta lanak eskatzen dizkio irakurleari, idazleak sujeritutakoa jasotzen, erdizka esandakoa osatzen, metafora burtzoragarrietan esandakoa dezifratzen.
>
> Ipuinak harrotu duen beste galderetako bat dakar ondoren Xabierrek: "Horrelako literatura behar al dugu?, esango didazu orain. Ez dakit horrelakoa behar dugun, modu askotakoa behar dugula esango nuke nik, baina hau goi mailako literatura da.
>
> Ez da bakarra Xabier, ederreste horretan, txundituta ageri da Igor Estankona Deian egindako literatur kritika edo iruzkinean (dena delako testu ederrean); honela hasten zen:
> Hankak dardar dauzkat oraindik. Lozorrotik atera banindute bezala nago; irudipenak ikusi ditut. Pasatuko zait duda barik, baina ez nuen uste gero, kausituko nituenik hamazazpi ipuin itsas kabrak bezain latzak, gerra eta amodioa eta umeen jolasa bezain leunak. Itsaso-kontran mantentzen zaitu Koldo Izagirrek hormakontran bezain babesgabe, eta hizkuntzarekin, enumerazio zoroekin, marko batean ipini eta etxeko salan eskegitzeko moduko paragrafoekin, estiloarekin inarrosten zaitu inoizko istorio mikatzenak kontatzen dizkizun bitartean... Sua nahi, Mr. Churchill? honetan.
>
> Bai eta baieztapen latza bota gero ere: Ezin egin nezake berbarik irakurri ez ditudan liburuen gainean, baina urteokaz aste birik bat irakurri ditudanak aintzat harturik esan dezaket gure azkenaldiko literaturaren zakartegi itxuroso honetatik aparte bazegoela liburu bat, oraindik idatzi bakoa, irakurketaren barruko ikarekin adiskidetu behar ninduena. Gero, beste alderdiari helduta, honela gaztigatzen digu: Nik diot hori, iritzia baino ez da. Ez du behar bada hala pentsatuko harago atrebitzen ez denak, edo Pasaiakoaren lurrun-makinaren karrankari nabarmenegia deritzonak.
>
> Lurrun-makinaren karranka ez dakit, baina narratzailearen ikuspegia nabarmenegia-edo ez ote den iruditzen zaio nonbait Felipe Juaristiri, eta pertsonaiak pieza-batekoegiak-edo ez ote diren; izan ere, hasieratik prosagile handia dela Koldo Izagirre: handienetakoa aitortu ondoren, honela esaten digu: Ipuin hauetan ez dago epelkeriarik, narratzaileak lehendabiziko orrialdetik hartua du bere tokia, bere ikuspegia, bere bandera eta, seguru asko, bere etorkizuna ere erabakia du hasieratik; zer izango den eta zer egingo duen, giza helburua eta xedeak, funtsean, sortutako unean erabakita baleude bezala. Amaiera jakin batetik abiatzen baitira pertsonaiak; ez, ordea, amaiera denboran gertatua izanagatik, baizik adimenean. Nolabaiteko determinismoa dago pertsonaien baitan sakon erroturik, egiten dutena eginda alda ez daitekeen zerbait. Ez dago tragediarik, ez dagoelako kontraesanik pertsonaien baitan. Beharbada, horregatik, gorago aipatutako narratzeko maisutza- aitorpenari ñabardura jarria zion Juaristik prosagile handienetakoa. Prosaren erabileraz ari naiz, prosaren barne-muinetan sartzeke Kritika-iruzkina ildo horretatik bukatzen du baita ere: Baina, esan bezala, prosa indartsu eta benazkoa du Koldo Izagirrek, eta prosagatik soilik irakur daiteke, damurik gabe.
>
> Kritiken edo literatur iruzkinen atalekin bukatzeko (gehiago ere izan dira, baina ), Markos Zapiainek bere blogean egindako eta Sustatu honek berak ekarritako iruzkina: Izagirreren liburuak irakurle sentibera txunditurik atxikiko du hurrengo mendeetan, are iraganikoetan. Ipuin zoragarrion inguruko luzaroko jirabirari hasiera emateko
>
> Horregatik ekarriko ditugu Donostiako Liburutegira Koldo Izagirre eta bere liburua; haren inguruan solasaldia egiteko, eta haren aitzakian euskal literaturaz, eta literaturaz oro har hitz egiteko, oso liburu aproposa delako. Horregatik eta Mendigurenen gaztigua jaso dugulako: Sarrionandiak noizbait esana da, liburu bat ahazturako zulora eramateko bi bide daudela: bata, aspaldikoa, liburu horren kontrako boikota; bestea, berriagoa, etengabeko liburu uholdearen barruko tanta izaten utzita, lan horrek berez duen balioa azpimarratu gabe. Hori dela-eta, literatura maite dugunon ardura behar luke aparteko liburuek aparteko tratamendua izatea.
>
> Literatura estimatzen duzuenok gonbidatuta zaudete, beraz, ekainaren 1ean, Donostiako Liburutegira. Gonbidatuta eta garaiz abisatuta; izan ere ez baita di-da irakurtzen den liburua; gorago jaso bezala, liburu exijentea da, bere denbora eskatzen duena barruan duen ederra aterako bazaio.
>
> Testuan aipatu diren iruzkin-kritikak (eta besteren bat) osorik ikusi nahiko lituzkeenak, helbide honetan: www.susa-literatura.com/kritikak/izagirre.htm.
> Markos Zapiainena ikusi nahiko lukeenak, bere blogean edo Sustatu honetan bertan: /1136733507.
>
>
>