Sustatu logoa Teknologia albisteak

OpenOffice.org 2.0.3 euskarazko beta bertsioa

· 1.x bertsiotik 2.0.x bertsiora aldaketa ugari gertatu dira OOo-ren iturburuan, alde batetik OOo berriak funtzionalitate gehiago eskaintzen du, bestaldetik hizkuntzen mezuak kudeatzeko erabiltzen diren fitxategiak aldatu egin dira. Ondorioz aurrez euskaratutako mezu asko oraindik ere erabilgarri izan arren beste asko ez daude edo aldaketak jasan dituzte. Proiektu honetan gutxi gorabehera 600.000 hitz zenbatzen dira (horietatik 400.000 inguru laguntzako fitxategietakoak). Hitz kopuru hori berrantolatzeko mezu bakoitza berraztertu eta birmoldatu behar da.

Ez dut nahi xehetasun teknikoetan sartzea, baina laburtzeko zera adierazi nahiko nuke: OOo erabat euskaraz edukitzeak lan ugari eskatzen duela.

Hori dela eta proiektu bat antolatuko dela espero dut OOo 2.0.x betsioaren euskararen eguneraketa eta itzulpena egiteko. Proiektu honek nahiko hilabete eskatuko digunez erabiltzaileoi pazientzia apur bat eskatuko nizueke. Bitartean euskarazko Beta bertsioa erabil dezakezue.

Beta deitzen diot erabat euskaratu gabe dagoelako. Hau da, interfazeko mezu batzuk euskaraz agertzen diren bitartean beste batzuk ingelesez daude. Laguntzako fitxategiak oraindik eguneratu gabe daudenez erabat ingelesez aurkituko dituzue.

Besterik gabe, ongi izan

Mmmmmm.... norbaitek ez badaki Beta hau nondik eskuratu, joan dadila honako gunera:

http://ooo.euskalgnu.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu