Interneten abiadeaz, egungo gizartean informazinoak daukan garrantziaz eta interaktibidadearen beharrizanaz jaubetuta, Bizkaie! goitik behera barriztauta dator orain.
Bizkaie! aurrerantzean ez da aldizkaria izango, jarraiko edo etenik bako edizinoa baino, hau da, barriak jaso ahala interneteratuko doguz. Orain arteko atalei eutsi deutsegu baina blog formatoa ezarri dogu; oraingoz, hiru blog izango ditu Bizkaie!-k: Mundua konpondu guran, Iñaki Atxutegiren ardurapean; Anbotoko Haizorratza, Xabier Paiak sinatua eta, azkenik, Izioqui dugu, guek ajutu ez dugu, Erramun Osaren ardurapean.
Era berean, prentsa digitalean nagusi dan jokereagaz bat etorriz, aldizkariaren diseinua aldatu dogu, orain arteko hiru zutabeak baztertu eta lau zutabe agiriko dira azalean, atal desbardinetako barriei leku gehiago eskainiz eta barri laburragoetarako be tartea eginaz; horrezaz ganera, aldizkariaren alde bisuala indartu gura izan dogu eta, horretarako, azalean bertan, argazki gehiago agertzeaz ganera, Begi-betegarri ataleko irudia edo marrazkia be hor agertuko dira.
Laugarren zutabean, eskumako horretan, hain zuzen be, egungo dinamikeagaz bat etorriz blogak sartuko doguz. Ahala dala, erabiltzaileak zirikatzea eta arlo desbardinetan eztabaida sanoa biztea da asmoa.
Beste barrikuntza bat, RSS sindikazino sistema automatizatuari esker, geure intereseko webguneak xurgatu eta erabiltzaileei eskaintzea izango da. Gauzak holan dirala, Eitb, Sustatu, Argia edo Eibar.org lako guneetako barriak zuzenean eta denpora errealean irakurri ahal izango dira Bizkaie!-n.
Azken buruan, harpidetza-orria egunero bialduko deutsegu harpidedunei e-postaz eguneko barrien bildumeagaz.
Bizkaie!-ren historia laburra eta helburuak
Bizkaie!-k 4 urte bete ditu 2006ko apirilaren 8an eta aurkezpen egunetik makinatxu bat aldaketa egin doguz beharrizana ikusi dogunean, adituen aholkuei jaramon eginaz eta beste kasu batzuetan, geure irakurleek eurek egindako proposamen eta kritikak aintzat hartuz. Interneten, askotariko gaiak, bizkaiera hutsean jorratzen lehenengoak izan ginan eta gaur egun be bakarrak gara Sarean. Hamabostekari jaio ginan 2002an, 2004an, barriz, eduki nagusiak astero aldatzen hasi ginan eta atal batzuk informazinoa jaso ahala eguneratzen. Hurrengo pausua, Bizkaie! etenik bako argitalpen bihurtzea da baina geure nortasunari uko egin barik.
Beraz, aldizkariaren sorrera prozesuan finkatutako helburuei eustea da asmoa aurrerantzean be, besteak beste, mendebaldeko euskalkia gaur egungo teknologiak erabiliz sustatzea, bizkaiera idatzia normalizetan eta bateratzen laguntzea, mendebaldeko euskalkia darabilgunon konplejua baztertzen laguntzea, euskerazko (bizkaierazko) irakurzaletasuna sustatzea, mendebaldeko euskalkia aisialdian gehiago erabilteko bidea zabaltzea (Interneten bidez eta arlo ludikoa beren beregi jorratuz) zein gazteen hizkuntza gaitasuna sendotzea.
Mezu nagusian Bizkaie!-ren URL helbidea falta baita, hemen dago, bati baino gehiagori interesatuko zaiolakoan:
http://www.bizkaie.biz/