Teknologia albisteak
5

Blogak haur eta gaztetxoekin

Erabiltzailearen aurpegia
atxukale - atxukale.com
2006-04-05 : 09:04

Atxukale.com Mutrikuko blog komunitatea sortu ondoren, tresna hauek gure herriko haur eta gaztetxoen esku ipintzea pentsatu genuen. SMS eta mugikorren teknologia menderatzen duten bezela, adin hauetan interneteko teknologia menderatzea lortuko balute, aurrerapauso ikaragarria izango litzateke. Asmo honekin Mutrikuko hiru ikastetxeetara jo genuen.

Atxukale.com -en helburu nagusietako bat Mutrikun herri mailan Internet eta teknologia berrien erabilpena sustatzea da. Helburu honen atzetik, azkeneko pausua blog komunitatea sortzea izan da.

Blog komunitatea sortu ondoren, eta beste leku batzuetan izan duten esperientzia onak ikusita (bat , bi , hiru , lau , bost ), tresna hauek gure herriko haur eta gaztetxoen esku ipintzea pentsatu genuen.

Asmo honekin Mutrikuko hiru ikastetxeetara jo genuen: Mutrikuko Institutua, Goizeko Izarra Ikastola eta San Miguel Ikastetxea. Ikastetxe hauetako zuzendariekin bildu, eta ideia azaldu genien.

Gure helburua erreza zen: Taldeko Blog bat osatu ikasturte berdineko ikasleentzat, eta blog hori irakasle baten laguntzarekin kudeatu.

Irakasleei prestakuntza guk emango genien. Argazkiak sartzeko flickr proposatzen genien, beraz ikastaroa bukatu ondoren irakasleek flickr eta blogaren erabilpena menderatuko zuten. Gero irakasleak izan behar ziren ikasleei tresna azaltzeko arduradunak.

Ikastetxeetatik jasotako erantzuna ona izan da. Institutukoak eta San Miguel ikastetxekoak hasi dira blogeatzen. Ikastolakoek ahal bezain laster hasiko dira.

Mutrikuko Institutua

Hauek izan ziren lehenak. Lukas zuzendariarekin bildu ondoren, hoberena Prentsa Tailerrarekin hastea litzatekeela pentsatu genuen. Lukasek eskatuta, geuk aurkeztu genien tresna hauek ikasleei.

Prentsa tailerrak Galanixan izeneko urtekari bat publikatzen du, eta herriko Kalaputxi aldizkarian ere artikuluak publikatzen dute, beraz, esperientzia badute artikuluak publikatzen.

Orain arte paperezko edizioan bakarrik publikatu izan dute, aurrerantzean beraien blogean ere bai:Galanixan

San Miguel Ikastetxea

Hauek oso oso azkarrak izan dira. Beraiekin martxoaren 27an arratsaldeko 18:00retan bildu ginen blog bat zer den eta nola kudeatzen den erakustera. Ordu beteko saioan, bloga eta flick nola erabili ikasi zuten.

Hurrengo egunean, martxoak 28, goizeko 11:11n artikulu bat publikatuta: Bostgarren mailakoak Arotzenera irteera

Ez hori bakarrik, Flickr-en sartu dituzte umien argazkiak

Internet aldatuz doa

Orain arte irakurle pasiboak ginen, orain idazle izateko aukera ere badegu, gure iritsia plazaratzeko tresnak baditugu. Hau da azken finean web 2.0 iraultzaren azpian dagoen mezua.

Mutrikun ume eta gazteak hasi dira teknologia hauek eskola giroan erabiltzen !!

Erantzunak

Gari Araolaza
2006-04-05 : 11:41

Hauek dira, benetako Web 2.0 ekimenak!


Peio, nik galdera pare bat baditut:


  • Zenbateko aurrekontua duzue ekimen honetarako?

  • Zein laguntza beharko zenukete aurrera jarraitu eta toki gehiagotan zabaltzeko?

Izan ere, honelako ekimenek erakusten dute zein sinple eta erraz egin daitezken gauzak. Nik Eibar.ORG-eko kasua ezagutzen dut, eta urteroko aurrekontua barregarria da, beti sareko tresnak erabiliz.


P. Arreitunandia
2006-04-05 : 13:27

> Hauek dira, benetako Web 2.0 ekimenak!



Pozten gera, eskerrik asko.



> Peio, nik galdera pare bat baditut:

>

> - Zenbateko aurrekontua duzue ekimen

> honetarako?

>



Aurrekontua ? 0 € .



Gure arazo handiena Interneten zerbitzari bat izatea zen zerbitzu hauek ganoraz eman ahal izateko, baina zorionez "IMHk":http://www.imh.es logistika hau utzi digu, beraz gasturik ez degu.



Egia esan, beste "kosteak", hau da, hau aurrera eramateko Aitzolek eta biok sartzen ari geran orduak, borondatezkoak dira, beti ere teknologia hauek eta software librea bultzatzeko asmo horrekin.



> - Zein laguntza beharko zenukete aurrera

>jarraitu eta toki gehiagotan zabaltzeko?





Dakizun bezela nik IMHn ateratzen det nire bizimodua, eta proikturen bat izan ezkero, erakunderen batek finaziazio bat eman ezkero, IMH prest egongo litzateke gauza hauek lan ordutan ere bultzatzeko holako enbajadatan sartzeko gogoa duen edozein ikastetxe edo erakunderekin.



> Izan ere, honelako ekimenek erakusten dute zein

> sinple eta erraz egin daitezken gauzak. Nik

> Eibar.ORG-eko kasua ezagutzen dut, eta urteroko

> aurrekontua barregarria da, beti sareko tresnak

> erabiliz.



Aurrekontua baino garrantsi handiagoa, gogoa izatea gauzak egiteko. Hor dago gakoa.



Eskerrik asko animoengatik.

Koro Gabiola
2006-04-05 : 13:47

Zorionak hemendik ere... egia esanda ez dakit oraindik nola gai zeran horrenbeste gauza egiteko...


jarraitu horrela....


Magic
2006-04-05 : 20:10

Ordiziako IKTeroen izenean, ZORIONAK!!!


Arrazoi guztia daukazue, filosofia hori aurrera eramterako, une honetan, beharrezkoa den gauza bakarra nahi izatea da. Egia da horrek eskatzen duen dedikazioa eta "ohosten" duen denbora ikaragarria dela, baina emaitzak iristen direnean, gratifikazioak ez du preziorik.


Animo eta eutsi goiari!!!

Maite
2006-04-05 : 23:13

Zorionak, euskaljakintzatik ere eta mila esker aipamenagatik! Egia esan, ikasturte hasieran ez genuen inolaz ere pentsatzen gure partekatze filosofiaz, sareak dohain eskaintzen dituen baliabideek lagunduta, honaino iritsiko ginenik, baina zuek diozuenarekin erabat ados gaude, borondateak eta gogoak urrutira eraman gaitzake! Euskaljakintzaren aurrekontua ere 0 da eta, nola edo hala, ederki moldatzen gara! erabat konbentzituta gaude blogak haur eta gaztetxoekin aritzeko tresna oso egokiak direla eta horretan jarraituko dugu. Eutsi goiari!

Erantzun

Sartu