Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zenbat bisita ditu nire webguneak?

Sustatu.com
2006-01-31 09:01

Zehazki hau dio Jaurlaritzaren gutunak:

Diruz lagunduko diren atari eta webguneen kasuan erabiltzaile-kopurua neurtu ahal izateko modua eduki behar dute eta, aldi berean, ikusgai egongo da pantailan eskabidea egiteko epea bukatu orduko.

Ongi da. Maila batean normala da dirulaguntzen errendimendua kontrolatu nahi izatea, nahiz eta agian ez luke irizpide garrantzitsua izan behar, literatura hitzaldi eta Bisbalen kontzertuek audientzia bera ez duten moduan. Baina agian sektorearen diagnosiarekin edo beste zerbaitekin doa lotuta eskaera.

Baina arazoak kontagailu hori jartzeko momentuan sortzen dira. Zer kontatu behar da?

  • Zenbat bisita izan diren?
  • Zenbat pertsona sartu diren? (pertsona bat bi aldiz sartu da agian)
  • Zenbat web orri ikusi diren guztira? (pertsona batek bisita bakoitzean orri bat baino gehiago bisitatzen du normalean)
  • Zein epetan? egunean, hilero, astero...
  • Noiztik kontatuta? noiz jarri kontagailuak zeroan?
  • RSSak kontatu behar dira? Nola?

Uler dezakezuenez datu oso nahasiak atera daitezke, hamarnaka webgune, bakoitza bere sistemarekin. Zerbaitetarako balioko ote du datu nahaste horrek? Norbait izango ote da ondoriorik ateratzeko gai?

Zer jarri dute webguneek?

Sustatun estatistikak bistan

Aurtengoan Sustatu ez denez dirulaguntza deialdi horretan sartzen, ez dugu estatistikak erakusteko eskaerarik izan. Baina aspaldian uste dugu transparentzia komeni zaigula euskaldunoi, eta berriki guztiz ireki ditugu gure estatistikak.

Datuok ikusi ahal izateko lotura webgunearen sarreraren eskumako menuan aurkituko duzue, egunez-eguneko bisitak eta ikusitako orri kopurua. Hortik kanpo gelditzen dira RSS eta e-posta bidezko audientzia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu