Metak disketxetik jaso dugu albistea buletinean, baina Gaztelumendi blogean ere irakurri dugu. Metak disketxea itxi egingo da.
Jarraian datorrena da gaur Metak disketxeak e-postaz banatu duen buletineko testua:
Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.
Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara. Zinez gogorra egin zaigu erabaki hau hartu izana, baina bai, zenbakiek agintzen dute eta jakin bagenekien ez zela samurra, baina aurrera egin dugu ahal izan dugun arte.
Bost urteotan egindako lanarekin pozik gara. Katalogo sendo bat uzten dugulakoan gaude, zeinaren banaketa dendetan bermatua izango da Elkar banaketen bitartez. Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren. Egindako harremanak iraungo duten harremanak izango direlakoan gaude.
Eskerrik asko denoi, urteotan gurekin izan zaretenoi, talde, entzule, banatzaile, kazetari, lagun eta bidaide guztiei.
Batek daki, bidea luzea da eta akaso batekin edo bestearekin topatuko gara berriz.
Diskogintza industria krisian badago, are gehiago hizkuntza minorizatu batean eta hain herrialde txikian lan egiten duten disketxeak.
Are gehiago zure katalogoa talde ez-komertzial eta banguardistetan oinarritzen bada. Erakundeetatik industria sektore gisa ez kontatzea, merkatura egokitzeko gaitasun falta, merkatu berrietara sartzeko ezina (Atzerrian esaterako), euskal kulturaren prestijio eskasa, musika moeta
Hainbat arrazoi okurritzen zaizkit.
Hala ere, ez daki Metaki ezer leporatu daitekeen (MP3 saltzen lehenak izan ziren, aldizkari bat, buletina, Rock De Luxeko zerrendetan lehen postuetan Metakeko taldeak zeuden, kanpoko disketxeein harremanak zituzten...)
Eta pena handia musikazaleontzat, metakzaleontzat
Pirateria? Pirateria beti existitu izan da, nire kaset grabatu kopurua ez da nire cd grabatuen kopurua baino askoz txikagoa. Eta lehen euskal taldeak zintara grabatzeko ez zegoen batere prejuiziorik. Pasa den urtean 300 disko baino gehiago atera ziren Euskal Herrian, nork entzuten ditu disko guzti horiek?
Eta non dago pirateria kontsumitu, eta "musika hain gogoko" duen jende guzti hori herriko plaza bateko kontzertu batean 50 pertsonara iristen ez denean?
Herri honetan Euskal kultura badakigu nork saltzen duen, telebista eta irratiak, euskadi gaztean edo e-klipsean agertzen ez den talderik ez da existitzen herri honetan, horren froga iaz atera ziren 300 eta piku diskoak.
Zorionak Metak egindako ibilbidearengatik!!!! Disko benetan onak ekarri dizkigu gurera eta
Orokorrean ados nago Jatsuk dioenarekin. Ezin zaio diskoen kopiari leporatu euskal diskogintzaren krisiaren errua. Arazoa ekonomikoa ez ezik kulturala ere bada. Gaur egun kanpotar gazte bat etor daiteke Euskal Herrian, hiru hilabete pasa gure artean eta euskal musika existitzen denik ere ez ohartu. Ezetz? Asteon bertan Jabier Muguruzak ilepaindegian gertatu zitzaion anekdota bat kontatzen zuen egunkari batean. Ilea mozten zioten bitartean ondoko bi lagunak Wazemank saioaz ari ziren hizketan, euskal kantari bat parodiatu zutela bezperan, betaurrekoduna, patiladuna... ea ze izen zuen hark!!
Euskal musika diskoen kopiari esker entzungo balitz sikiera... baina kontua da ez dela entzuten, ez dela existitzen, galdu duela garai batean zuen presentzia soziala, euskal kulturak orokorrean galdu duen bezala. Kuraiaren azken diskoa non entzun daiteke, irratsaio zehatz batzuetan eta etxeko aparailuan ez bada? Inon ez. Nik tabernetan lehen diskoa besterik ez dut entzun. Eta beste horrenbeste esan daiteke Sorkun, Lisabo, The Solanos, Makala edo Anariren diskoei buruz, Metakek azken aldian ateratako diskoak aipatzearren. Hartu beste edozein disketxetako disko bat eta gauza bera.
Eta bitartean, EITBk konpetentzia desleiala egiten jarraitzen bere sasiproduktuekin (EKO, Cocidito...). Sektoreari lagundu beharrean itoarazi.
Hemendik besarkada bat Metakeko jendeari, eutsi goiari!
Nik Metak oso gustoko nuen estilo propioa zuen disketxea zen; bertan zeuden taldeak ere oso onak ziren eta Metakekin bat egiten zuten estilo propioa zuten.
Pena da itxi behar izatea, baina argi dago zenbakiek agintzen dutela; uste dut Musika(h)erria izeneko zerbait dabilela hortik, badirudi Copylefta eta Software Librea geroz eta gehiago zabaltzen ari dela, akaso mentalitate berri baten falta? Denbora aurrera doa.