Sustatu logoa Teknologia albisteak

Fagor taldeko euskara batzordeen I. topaketa

Fagorreko bederatzi kooperatibek 7 urtetik gora daramatzate euskara planak inplementatzen. Lan horretan ahalegin handia ari dira egiten. Aste honetan koperatiba guztietako euskara batzordeak elkartu dira Arantzazuko Gandaiaga Topagunean.

Fagorrek euskararekiko eta euskal gizartearekiko duen konpromisoa euskara planek adierazten dute. Euskara planok mugarri garrantzitsua jarri zuten pasa den azaroaren 30ean Arantzazun. Fagorreko kooperatibetako euskara batzordeak elkartu ziren Arantzazun orain arteko ibilbidea aztertu, eta etorkizunerako taldeko euskara planen ildo orokorrak zehazteko. Denera 102 pertsona bertaratu ziren Gandiaga Topagunera, Fagorren kooperatiba guztietatik etorriak.

Lehen topaketa honen helburua bikoitza zen:

  1. Euskara plan bakoitzak taldearen eta beste planen babesa sentitzea
  2. Esperientzia trukea eta etorkizuneko ildo orokorra definitzen hastea

Bi helburuok erabat bete ziren

Topaketaren lehen zatian kooperatiba bakoitzak bere euskara planaren ibilbidearen berri eman zuen. Besteak beste, azalpenotan garbi agertu zen Fagorrek euskararekiko eta euskal gizartearekiko duen konpromisoa: konpromiso handia, eta denboran iraun duena eta iraungo duena. Konpromiso hau esaldi bakar batean laburtzekotan, hizlari batek aipatutakoa jarriko dugu hemen: “izan direlako gara, eta izango badira guk egindakoari esker izango dira”. Honela Fagorrek euskararen berreskurapen prozesuan kokatzen du bere burua.

Bigarren zatian eta talde dinamika baten bidez, orain arteko esperientzia aipagarrienak jaso, eta euskara planen etorkizunerako Fagor Taldearen ildo orokorrak finkatzeko lehen urratsak eman ziren.

Ondoren, giro onean topaketa bukatu egin zen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu