Bilbon 12 ordu euskaraz
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko egun bezala izendatuta dago, ofizialki. Bilbon, euskaraz bizitzeko 12 orduko kultur egitaraua prestatu du BIGE guraso elkarteen elkarteak.
"Amaren sua" bataiatu zuen Jon Sarasua bertsolariak. Urepeleko larretan "Odolaren mintzoa" haizeratu zuen Xalbadorren bozak. "Gure territorio libre bakarra" mugatu zuen Joseba Sarrionandiak. "Munduari begiratzeko modu bat" jarri zuen beltza zuriaren gainean Kirmen Uribek.
Misterio da noiz sortu zen eta ez dakigu noraino helduko den. Bien bitartean sekula baino emankorren dabil milurte berri honen atarian. Bor-bor ari baita gure kultur sormenen esparrua. Eta honetan datza 12 ordu izeneko kultur ekimenak. Gure barne ahotsak sortu dituen ikuskarien maratoi txikia. Musika, antzerkia, dantza, ikusetzutekoak, bertsoak... eguerdian hasita, gauerdira arte. 12 ordu eten gabe. Hau dena abenduaren 3an, larunbatarekin, gertatuko da Bilboko zazpi kaleetan. Arriaga, Plaza Barria, Boulebar kafetegia...
Bilboko bihotza biztuko da goi mailako ikuskarien garraz. Euskal Herriko lau puntu kardinaletatik etorriak kultur festa handi honetan hartuko dute esku. Ume, gazte eta nagusiak izango du zerikusi. Emozioz beteriko unibertsoa eskura jarri nahi dizuegu.
Noiz: abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eguerdiko 12etatik gaueko 12ak arte.
Non: Arriaga Antzokian eta plazan, Zazpi Kaleetan, Boulebard kafetegian
Zer: musika, bertsolariak, kale antzerkia, kalejirak, antzerkia, ikus-entzutekoak...
Informazio guztia: 12 ordu
Erantzunak kargatzen...