Amets bat: telebista programazioa norberaren aukeran
2005-11-30 11:11
Blogaz pixka bat nekatuta, ideia eta denbora falta dela eta, pixka baterako utzi diot. Baina hara non hurrengo egunean amets bat izan dudan, oso azkar martxan jar litekeena.
Norberaren aukerako telebista ikusteko sistema
- Ordenagailu programa bat izango dugu, uneoro telebistako kanal bat grabatu (Ordenagailurako telebista txartelen bidez) eta 5 minutuero zati bat egin, konprimatu eta sareko toki zentral batetara igoko duena banda zabala aprobetxatuz.
- Demagun 20-40 lagun ditugula lan hori egiten, eguneko 24 orduak. Batzuren kanalak duplikatuta (badaezpada, ordenagailua itzali edo konexioa izorratzen bada)
- Zentral horretan sistemaren bat egon beharko da fitxategi bakoitza identifikatzeko: halako programaren hasiera eta bukaera ordua, testu hutsezko fitxategiak partaide edo edukietan bilaketa azkarrak egiteko eta abar.
- Beste ordenagailu programa bat izango dugu telebista ikusteko. Zentral horretako datubaseari galdera egin: "halako filmaren bideoa nahi dut", "halako kantaria atera zen programa hura nahi dut...". Ondoren, beharrezkoak diren fitxategiak deskargatu eta erakutsiko dizkigunak.
- Bideoen banaketa, BitTorrent bidez. Orain arte behintzat lan hauetarako ezagutzen dudan tresna azkarrena hau da.
Nola erabiliko genukeen
Etxera iritsi eta: "pasa den asteko ostiraleko filma hura nahi dut", edo "filma hau eman ote dute aspaldian telebistan?", edo "gaur eguerdiko Postdata saioa ikusi nahi dut, nire lagun bat azaldu da eta".
Gaur egungo banda zabalaren aukerak eta BitTorrent ongi erabilita, deskarga eta ikustea ia automatikoa izan liteke.
Aukera berriak
- GoiTB, Eibarko KTB edo antzerakoak ikusteko aukera.
- Ameriketan ematen hasi diren 24 telesailaren kapitulu berriak orain ikusteko aukera.
- TDT berriari esker, irudiare kalitate ikaragarria, analogikora pasatu beharrik gabe.
- Telebistaren hemeroteka amaiezina.
- Ordainpeko programak ikusteko aukera.
Alde ilunak
- Eskubideen jabe eta iragarleekin arazoak. Hau saiesteko modu distribuitua izan beharko luke sistemak, zentralizatua izan beharrean.
- Azpiegitura? Disko gogor beharrak? Geroz eta merkeago, baina ez da alboratu behar den arazo bat.
- Softwarea. Lan guzti horiek banaka egiten dituzten sistemak badaude jadanik. Dena lotzea falta, oinarrian scripting lana, baina norbaitek egin behar edozein kasutan.
Inspirazioa:
Erantzunak kargatzen...