Oionen (Araba) 84 urteko nekazari ohi bati etxeko leihoak itxi, estali, tapiatu dizkio herri honetako aberatsenak etxebizitzak eraiki, saldu eta aberatsago izateko. Zentimetrorik ere ez du utzi jubilatuaren leiho eta etxe berriaren horma artean.
Zalantza izan dut zein gaitan sartu idatzia:
Baina orden pixka bat eman diezaiodan kontuari:
Benigno izeneko jubilatuak orain dela 53 urte 3 leihoko etxe bat erosi zuen eta bertan bizi da ordutik. Hiru leihoak logela banatan daude. Batek barruko patio batera ematen du(libratu dena) eta beste biak kalera. Azken hauetako batean jubilatua dago eta bestean semea, 54 urtekoa eta aurrez jubilatua bihotzeko arazoak direla-eta. Biak bizi dira etxean.
Arabar Errioxako bodega garrantzitsuenetako batzuen jabearen(6 ditu eta 7.a egitera doa) semeak eraikuntza enpresa bat sortu eta etxegintzan hasi da. Jubilatuaren etxe parean eraiki duena ez da bera bizitzeko,ez horixe, bizpahiru txalet baditu.
Benigno jubilatuaren etxeak 125 bat urte ditu eta ordukoak ditu leihoak. Ondoko terrenoan, hau da, etxebizitzak eraiki dituztenean, ez da inoiz etxerik izan aurretik, sabairik gabeko ukuilu ireki bat baino ez zegoen.
Obratan hasi berritan eraman zuen epaiketara auzia jubilatuak. Baita obra gelditu ere hasierako epaiketan, baina ondorengoetan ez zuen zereginik izan. Benignok etxeko paperik ez du eta hormagileak nahi duena egiteko aukera izan du.
Eta bai egin ere. Lau etxebizitza eta garaje edo antzeko zerbait dituen etxea eraiki du, eta nola gainera! zer kostatzen ote zitzaion pare bat metro uztea bi etxeen artean? Ez ba, zentimetrorik ere ez du utzi.
Bitartean zenbait herri asanblada egin dira, 40 bat lagun lehenbizikoan; handik aurrera, ordea, behera egin kontuak. Handik aurrera Benignok honelakoak entzuten ditu: --nik mahatsa saltzen diot eta... edo beste honelako hau: --nire senarrak bodegan egiten du lan eta... edo beste hau: --ez dago zer eginik, ahaztu.
Benignok urtebetze egunean 30 bat lagunek egin zioten festa ez omen du sekula ahaztuko.
Nik bodegero honek, hil bitartean, egin duena ez ahaztea nahi nuke eta bere buruari ez barkatzea, honelako jendeak halako gehiago ez egitea nahi nuke, baina hori...
Euskal Herrian uste baino atzeratuago bizi garenaren beste adibide lotsagarria. Arrazoi duzu, Antuan, esaten duzunean pelikula samurra atera daitekeela horrelako kontuekin.Zinema italiarra datorkit burura.
Eskerrik asko, horrelako gauzaren berri emateagatik, baina, goikoek bezala, eskertuko nuke jakitea zein den bodegeroa.
Izena eta etxegileak egindakoaren berri nahi duenak, honako orrian ditu:
http://viejoblues.com/Bitacora/node/270
Nik behintzat ez dut bere ardo gehiago edango.
> Oionen (Araba) 84 urteko nekazari ohi bati etxeko leihoak itxi, estali, tapiatu dizkio herri honetako aberatsenak etxebizitzak eraiki, saldu eta aberatsago izateko. Zentimetrorik ere ez du utzi jubilatuaren leiho eta etxe berriaren horma artean.
> Zalantza izan dut zein gaitan sartu idatzia:
>
> Enpresa: Arabako Errioxako ardo enpresa handienetako baten jabekide den batek eraikuntza enpresa berri bat sortu eta gehiegikeria hau egin baitu.
>
> Osasuna: jubilatuaren osasuna gainbehera etorri da hau guztia hasi zenetik; izan ere, ez da harritzekoa, metro bateko tartea gorde izan balute argi natural pittin bat izango zuen baina...
>
> Irakaskuntza: nik, behintzat, nire 10 urteko semeak honen berri izatea nahi dut. Ikus eta ikas dezala dirudunek nola jokatzen duten, non gelditzen diren giza eskubideak dirua tartean denean, eskrupulurik gabeko jende honen jokaera ikus dezala, ikus dezala zergatik den ezinezkoa munduko gehigikeriekin amaitzea.
>
> Hedabideak: hauek ere kasu gutxitxo egin diotelakoan nago. Ez dira bakarrak, hala ere. Oiongo udaletxeko zinegotzi edo bestelakorik ez zaio joan Oiongo jubilatuari. Ez da, bada, hain zaila -- Animo, Benigno, edo antzeko bat esatea, baina nahiago izan dute ez ikusiarena egin.
>
> Hizkuntza: inguru honetan ondotxo dakigu handiak, boteretsuak nola zapaltzen duen hizkuntza gutxitua. Konparaketa bat egin genezake bi kasuak erabiliz.
>
> Zinema: pelikula goxo, samur eta nolabait esateko txikizalea naiz, eta egia esan, film baterako gertaera ezin erakargarriagoaren aurrean nago: Aberatsak, legea lagun duela eta herriko agintari guztien isiltasunpean, edadetu txiro bat zapaltzen ahaleginduko da.
>
> Baina orden pixka bat eman diezaiodan kontuari:
>
> Benigno izeneko jubilatuak orain dela 53 urte 3 leihoko etxe bat erosi zuen eta bertan bizi da ordutik. Hiru leihoak logela banatan daude. Batek barruko patio batera ematen du(libratu dena) eta beste biak kalera. Azken hauetako batean jubilatua dago eta bestean semea, 54 urtekoa eta aurrez jubilatua bihotzeko arazoak direla-eta. Biak bizi dira etxean.
>
> Arabar Errioxako bodega garrantzitsuenetako batzuen jabearen(6 ditu eta 7.a egitera doa) semeak eraikuntza enpresa bat sortu eta etxegintzan hasi da. Jubilatuaren etxe parean eraiki duena ez da bera bizitzeko,ez horixe, bizpahiru txalet baditu.
>
> Benigno jubilatuaren etxeak 125 bat urte ditu eta ordukoak ditu leihoak. Ondoko terrenoan, hau da, etxebizitzak eraiki dituztenean, ez da inoiz etxerik izan aurretik, sabairik gabeko ukuilu ireki bat baino ez zegoen.
>
> Obratan hasi berritan eraman zuen epaiketara auzia jubilatuak. Baita obra gelditu ere hasierako epaiketan, baina ondorengoetan ez zuen zereginik izan. Benignok etxeko paperik ez du eta hormagileak nahi duena egiteko aukera izan du.
>
> Eta bai egin ere. Lau etxebizitza eta garaje edo antzeko zerbait dituen etxea eraiki du, eta nola gainera! zer kostatzen ote zitzaion pare bat metro uztea bi etxeen artean? Ez ba, zentimetrorik ere ez du utzi.
>
> Bitartean zenbait herri asanblada egin dira, 40 bat lagun lehenbizikoan; handik aurrera, ordea, behera egin kontuak. Handik aurrera Benignok honelakoak entzuten ditu: --nik mahatsa saltzen diot eta... edo beste honelako hau: --nire senarrak bodegan egiten du lan eta... edo beste hau: --ez dago zer eginik, ahaztu.
>
> Benignok urtebetze egunean 30 bat lagunek egin zioten festa ez omen du sekula ahaztuko.
>
> Nik bodegero honek, hil bitartean, egin duena ez ahaztea nahi nuke eta bere buruari ez barkatzea, honelako jendeak halako gehiago ez egitea nahi nuke, baina hori...
Nik eskertuko nuke bodegeroaren izena jakitea bere ardorik ez erosteko