Jaiotza eta heriotza erregistroak Interneten jarriko ditu Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiekin sinatu du akordioa. Hala, elizbarruti horietako artxibo historikoetan dauden jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak (XVI mendetik honakoak) Interneten jarri ahal izango ditu Jaurlaritzak.
Euskal Kultura webgunean irakurri dugunez, proiektu hau datozen hiru urteetan garatuko da. 2008ra bitartean, urtean hiru bat milioi erregistro jarriko dituzte sarean. Guztira 13,5 milioi erregistro inguru dira.
Elizbarrutietan dauden datuak XVI mendetik honakoak dira. Eliza eta parrokia batzuen kasuan, gainera, badaude XV mendeko dokumentuak ere. 1870ean Erregistro Zibila sortu zenetik, parrokietako erregistroak ziren erroldatzeko leku bakarra.
Behin erregistro guztiak sareratuta, Irargiren webgunean kontsultatu ahal izango dira. Baita, EAEko hiru elizbarrutietako artxiboen webguneetan ere:
Erantzunak kargatzen...