Tagzania aplikazioa, berriz martxan. CodeSyntax-en garapen hau 2025eko udaberrian ireki genuen, baina eten batean egon da orain arte, azpiegitura berrindartu dugulako, bitartean Google-rekiko dependentzia batzuk murrizteko. Oinarri libreetan berrireki dugu: Wikipediako argazkiak, eta OpenStreetMap-eko mapak. Eta funtzio berriak bide batez. Instalatu Tagzania.com helbidetik.
Geoguessr edo Openguessr bezalako mapa-jokoekin antza du Tagzaniak, baina eguneroko erronka sinple batera ekarria mekanika: bi toki identifikatu behar dira egunero, eta bat Euskal Herrikoa izango da beti. Tokiak irudi sorta batekin erakusten dira, eta mapa batean kokapena asmatzea da koxka. Puntuak lortzen dira segun gertutasuna eta azkartasuna, eta horrekin sailkapenak osatzen dira (egunekoa, astekoa eta hilabetekoa), orokorki zein taldeka.
Aurtengo martxoan kaleratu genuen lehen bertsio bat, eta bi egunetan 10.000 erabiltzailetara iritsi zen. Tamalez, erabilpen karga horrek arazoak sortu zizkigun eta birplanteamendu bat egiteko eten bat behartu genuen. Garapen berriekin itzultzen gara orain, Googleren zerbitzuekiko (Street View eta Google Maps) morrontza gainetik kenduta, eta horien ordez baliabide libreak integratuz app-ean: Wikipediako irudiak (zehazki Wikimedia Commons biltegikoak, kasu bakoitzean egileari aitortza eginez), eta OpenStreetMap-eko kartografia, euskarazko mapekin.
Tagzania berritua prest dago iOS eta Android-erako. Eskuratu hemen: https://tagzania.com

Berrirekiera honetan aukera gehigarria du jokoak, gainera. Jokalariek beren toki propioak proposatu ditzakete, jokoan integratu daitezen. Argazkiak in-situ egin daitezke aplikazioaren bidez irudi geokokatuak erabiliz, eta onartutako tokien estatistikak ere jasoko dituzte ekarpenak egiten dituztenek: zenbat ikuskapen dituen zure tokiak, eta asmatze estatistikak.

Aukera hau probatzeko, zeure profileko TOKIAK fitxan dago.
Erantzun
Sartu