Teknologia albisteak

Olgeta saioen hasiera: Ezagutzaren Kudeatzaile Pertsonalak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 11:30

UEUren Humanitate Digitalen Ikerketa Guneak eta Torrekua zentroak (Errenteria) Olgeta izeneko saio lerroa antolatu dute, zeinetan teknologia berriak ezagutu, instalatu, moldatu eta erabiltzeko proposamenak zentzu ludiko eta kolektiboz landu nahi dituzten. Lehen saioa, abenduaren 12an ostiralarekin, Personal Knowledge Manager edo Ezagutzaren Kudeatzaile Pertsonalak ezagutzeko izango da, PKM horiek instalatu eta martxan jartzeko tailerra.

Olgeta saio hauen antolatzailea Xabier Landabidea irakaslea da, eta elkarrizketa honetan eman ditu argibideak zer izango da proposamen hau. Hala dio: "UEUk tradizio zabal eta luzea du ezagutza zientifiko eta humanistikoaren zabalkundea modu hurbil, herrikoi eta parte-hartzaileetan egiten, eta HDGunetik iruditzen zaigu Errenteriako Torrekua espazioa leku ezin hobea dela mota guztietako teknologiekin halako proposamenak martxan jartzeko."

Formatua ere berria izago da. Landabideari iruditzen zaio "jada denok gaudela pixka bat nekatuta hitzaldi eskema eta ikastaro modu klasikoekin. Berritzeko garaia dela iruditzen zaigu". Egin nahi dutena, beraz, topaketa mota berria da. "Lana eta jolasa, ezagutza eta esperimentazioa, jakintza eta ezjakintasuna nahastu nahi ditugu kontzienteki, gure garaiak eskaintzen dizkigun aukera eta erronkei elkarrekin ekiteko."

Lehen aukera, datorren abenduaren 12an, ostiralarekin, Torrekuan, presentzialki 15:00-19:00 tartean: Personal Knowledge Manager (PKM) edo Ezagutzaren Kudeatzaile Pertsonalak. PKM software hauek oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzte informazioa jaso, antolatu, errepresentatu eta lantzeko. Eta hortaz, zera izango da #Olgeta01 deitu dutena:

  • esperientzien aurkezpena
  • softwarearen instalazio eta martxan jartzeko tailerra.

Aditu, saiatu edo/eta teknofilo hauekin:

  • Xabier Landabidea bera
  • Miren Berasategi
  • Mikel Madina
  • Ana Malagon
  • Alex Gabilondo

Izena emateko, hemen.

Erantzun

Sartu