Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maialen txapeldun, bigarren Jon Martin

Iban Arantzabal - Sustatu
2003-12-16 10:12

Estitxu Arozenak jantzi zuen txapela 1995ean Leitzan eta 1998an Elizondon izan zen Estitxu Arozena Nafarroako txapeldun.Irunen bertan Jon Abrilek Berrian egindako elkarrizketan honakoak esan ditu Maialenek:

  • Eskoriatzako saioan arrotz eta oso estu sentitu nintzen, baina igandean, aldiz, nahiko eroso eta lasai.
  • Asko nekatu naiz lagunei itxaroten, norberaren txanda noiz helduko.
  • Txapelketa nagusiko finala nuen gogoan seguruenik, baina momentu bera errepikatzeak ez luke graziarik, Dena da diferentea.
  • Ez diot eman behar txapelketari daukan baino indar handiagoa. Hau sari txiki bat da, motibazio bat eta ardura bat igual ere bai, baina ez ez da egongo ikaragarrizko aldaketarik.
  • Berezia izan da Juango Uria irakasle izandakoak txapela jartzea. Xarma berezia izan da Juanjok jartzea. Enkantu, balio eta garrantzi berezia izan du. Juanjo izan da Hernanin bertso eskola bultzatu zuena eta bertso eskoletan ikasitakoen ordezkari ere banaiz.

Sorpresa izan da Jon Martin ere. Emozioz kantatu duela esan du Berriak egindako elkarrizketan.

  • “Hodeitik jaitsi gabe nago oraindik”
  • Kartzelako gaiak zioen moduan, agian bizitza aldatuko didan eguna izan zen igandekoa.
  • Ezusteko handia izan zen. Ez dut izan jabetzeko astirik.
  • Lehenengo parte horretan oso gustura aritu nintzen. Gero, buruz burukora pasatzean, ahntzi ere egin zitzaidan gaia.
  • Saioan emozionatuta nengoen eta entzuleak hori jaso zuen.
  • Belaunaldi aldaketa baten seinale baino gehiago, belaunaldi berri baten agerpena dela esango nuke; finalean sartu garenon eta ez direnen belaunaldia.

Bertsozale.com-en jaso dugu sailkapena eta hainbat prentsa artikulu ere badaude bertan.

  1. Maialen Lujanbio 760,5
  2. Jon Martin 726,0
  3. Aitor Mendiluze 514,0
  4. Jon Maia 505,5
  5. Iñaki Gurrutxaga 505,0
  6. Jexux Mari Irazu 502,0
  7. Ekaitz Goikoetxea 500,0
  8. Amaia Agirre 478,0

Jon Abrilek Berrian idatzi duenez saio ona, bizia eta beroa. Emakumeei eskaini zien agurra eta hunkigarria izan zen, guziz. Bertso hori eta gehiago aurkituko dituzu bertsozaleen webguneko audio atalean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu