Teknologia albisteak
1

Bizpahiru kontu TinyURL-en inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2003-12-12 : 10:12

TinyURL-en inguruan duela gutxi hitz egin genuen Sustatun. Kontu gehiago orain gai beraren inguruan. Bat: Nola jarraituko du hazten sistema honek? Bi: Helbideak hackeatzen egindako aprobak. Hiru: tresnari etekin gehiago atera Mozilla erabiliz.

Sustatu-n TinyURL-ak zer ziren atera genuenetik, euskal internauten komunitatean apur bat hedatu da haien erabilpena. Jabi Zabalak erreferentzia egin zion tresnari Berria-n eta horrek ere lagunduko zuen. Nik ikusi dut erabiltzen Eibartarrak, ItzuL, eta Joana-Albret posta zerrendetan, adibidez. Agortuko ote dugu euskaldunok tresnaren malgutasuna?

Duela pare bat aste, era honetako Tinyurl-ak lortzen ziren:

Eta aste honetan:

Argi ikusten da, zifra eta letra konbinazioak alfabetikoki doazela aurrera... eta aste batzuetan T-tik Y-ra igaro gara. Laster gaude Z hizkian.

Zer egingo dute orduan? letra xeheak beharrean, larriak erabili? ala beste hizkitxo bat gehitu? Bigarrena erosoago, akaso, eta tarte baterako epea ematen die.

Izan ere, lau letrako tinyurl-ekin, logikoki, 38x38x38x38 (alfabetoa, eta 0-9 zifrak) konbinazio beteko dituzte, 2.805.136 URL sinpletzeko lain. Baina letrarekin, 79 milioi pasa bete ahal izango dituzte. Eta gero? Ba, itxura dauka zerbitzua hedatuz ahala gero eta jende gehiagok erabiliko duela. Euskaldunen Interneteko komunitateak ez dugu beteko, baina mundu osoko internautek...

Bost letrako konbinazioak bete ondoren ere, erraza lukete beste domeinu bat erosi, hala nola, tiny2.com edo nik-zer-dakit, eta segi URL laburrak ematen. Hortaz, URL laburrak emateko aukera erraz dituzte eskura, baina beren zerbitzariaren lana eta datubasearen puzteari eutsiko ote diote? Izan ere hori da euren promesa, TinyURL zahar guztiak operatiboak izango dira etorkizunean.

Oraingoz, betetzen ari dira. Erraza da konprobatzea. Gogoratu, lau letrako URL-ak alfabetikoki doazela aurrera, hortaz, konbinazio zahar guztiak eginda daude... Egin aproba edozeinekin.

Nire izenarekin, adibidez, tinyurl.com/luis, ez da ezer lortzen, baina argi dago webgune horretan bezero batek lortu zuen URL konplikatu batera bidaltzen saiatzen dela TinyURL. Gertatzen dena da webgune horretan kadukatu egin dela lotura hura.

Nire lankide baten izenarekin jokatuz, zorte hobea:

Batarekin errepide mapa eta bide zehatz bat lortzen dut, eta bigarrenarekin altzari itsusi samar baten erreferentzia.

Ingelesezko berbekin ere jolastu dute batzuk, eta nik ez dakit kanpotik lortu duten hau ala tinyurl-eko iratxo bat izan den, baina ingelesez cunt eta dick berbekin (alua eta zakila), emaitza bitxiak lortzen dira:

Jokoez gain, gauza praktikoa da TinyURL benetan. Horra, etekina ateratzeko modu eraginkor bat, Mozilla edo Netscape erabiltzen baduzu: beren orri nagusian adierazten duen Bookmark berezia ezar ezazu zure faboritoen barran, eta hartara, webgune bat ikusten ari zarela, han klikaturik automatikoki lortuko duzu TinyURL-a!

Erantzunak

Luistxo
2003-12-22 : 11:48

> (...) Laster gaude Z hizkian.
>
> Zer egingo dute orduan? letra xeheak beharrean, larriak erabili? ala beste hizkitxo bat gehitu? Bigarrena erosoago, akaso, eta tarte baterako epea ematen die.


Hasi dira bost letrako tinyurl-ak, hala nola http://tinyurl.com/35k22 beraz, ez lehen bezain tiny.


Orain 79 milioi helbide pasa bete ahal izango dituzte.


Erantzun

Sartu