Teknologia albisteak
1

Interneteko aipamen bibliografikoen iraunkortasuna

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2003-12-10 : 09:12

Internetek asko errazten digu informazio bilaketa, baina arazotxoak ere baditu. Duela gutxi bukatutako ikerketa baten arabera, aldizkari zientifikoetan erabiltzen diren Internet aipamenen askok iraupen mugatua dute.

Demagun zure tesia egiten ari zarela, edo artikulu bat idaztera zoazela, eta zure ideiak osatzen dituzten Interneteko hainbat erreferentzia aurkitu dituzula. Bale, baina urte bete pasa da, eta ez duzu bukatu ez tesia, normala, ezta artikulua. Bada, kontuz eta ondo errepasatu ematen dituzun erreferentziak, gerta liteke gutxienez emandako hamar loturetatik batek baino gehiagok kale egitea.

Washington Post -ek jasotzen zuen albiste hau: bi ikertzailek artikulu zientifikoetan erabiltzen diren web erreferentzien iraunkortasuna aztertu dute. Horretarako zenbait aldizkari zientifikoak begiratu eta ondorio bezala erreferentzien iraungikortasuna azpimarratu dute: askok, edo desagertu egin dira edo helbidea aldatu dute.

Zehazki: hiru hiletan erreferentzien % 3,8a aldatu edo desagertu egin da, hamabost hiletan % 10a eta hogeita zazpitan %13a. Oraindik larriagoa aldizkari informatikoetan ematen diren web erreferentziei dagokiona: lau urteko epean % 40a inguru desagertu edo aldatu egiten da.

Egoera kezkagarria da, kontutan izanik gero eta menpekotasun handiagoa dugula web informazioarengan. Baina, era berean, Internetek argitaratzeko izugarrizko erraztasuna ematen digu, ez dugu zertan liburua edo tesia bukatua izan behar, egiten goazen ahala argitara dezakegu. Internet bat-batekotasuna eskaintzen digu eta hori aprobetxatu behar dugu, teoriaz norbaitek irakurri eta aportazioak egingo dizkigu..

Iraunkortasunari dagokionez, gauzak oraindik ez daude argi. Esate baterako, Britainako Gobernukoak bere 2.483 webguneetan egindako azterketa batean, %25ak URL-a aldatu duela konturatu dira. Archive.org webguneko arduradunak dioenez web orri baten bataz besteko bizitza 100 egunekoa baino ez da.

Arazoa konpontzeko badaude hala nolako bideak , Google-ren cache zerbitzua edo lehen aipatutako Archive.org adibidez. Archive.org-en aurki daitezke, esate baterako, 2001 urteko Sustatu-ren portada , BWEB, azkenak, pil-pilean atalik gabe oraindik, edo gaur egun itxitako Euskaldunon Egunkariak 1999 urtearen hasieran zuen itxura.

Dokumentu elektronikoen aipamenak egiteko ISO arauak egon badaude, ISO 690-2 -a esate baterako.

Deustoko Unibertsitateko Edizio digitala eta Hizkuntza ingeniaritzarako DELi taldearen webgunean irakurri daitekenez, AISO -k ISO-n oinarritutako erizpide-arau interesgarri batzuk eman ditu. Jakina, kontsulta data edo eguna aipatzea ezinbestekoa dirudi.

Baina, behin betirako arazoa konpontzeko Interneterako sortzen den orri bakoitzari DOI ( Digital Object Identifier) izeneko identifikatzailea ematea proposatzen ari dira, horrela naiz eta URL-a aldatu orria lokalizatzeko moduan izango ginateke.

Dudarik gabe, jarraitu beharreko gaia.

Erantzunak

Sustatu
2003-12-10 : 13:10

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren posta-zerrendan artikulu hau komentatu dute, eta partaide batek gomendatzen du, Interneteko artikulu edo orri batek iraungi baino lehen gordetzekotan, PDF gisa gordetzea izan daitekeela modua. PDF Writer erabiliz hori nola egin esplikatzen du mezu honetan.


Erantzun

Sartu