2003ko finalistak izan dira: euskadi.net, Irungo Udala, Agendalia, Divulcat, Aupaathletic.com, Athletic club, Akelarre, Dedo Multimedia, Euskonews, Canal Bizkaia, Bakio.org, EnteraT.com, Bizkaie! eta Sustatu.com. Denetatik boto gehien jaso dituena izan da aupaatthetic.com. Zorionak!
Hainbat sailetan banatu dira eta sailez sail eman dira sariok, horrela banatuta. Hemen agertzen direnak finalista izan dira eta zuen webgunea ere, Sustatu.com, finalisten artean geratu da. Zorionak denori!!!
Ondo ulertutako elebitasunean jardun du aurkezpenak egiten Leire Zorrozuak. Hark argitu digu 1.000 internautak baino gehiagok hartu dutela parte bozketan.
Amaieran, Jose Antonio Del Morali ere eman diote saria, antolatzaile lanetan aritzearren. Buber ere eskertu du hitzaldi motzean Del Moralek. Amaitzeko Internet Euskadiko presidenteak egin du berba, eta euskaraz egin ere. Mezu bakarra, eta bere esanetan garrantzitsua eman du esanaz, pertsonak direla ordenagailu atzean daudenak.
Horren ostean, mokadurako unea. Ardo onarekin errazago eramaten da eguna. Guk berri hau idatzi dugunean, webgune batek ere ez zuen jarrita Buber saridun zirela. Horra Euskaldunan idatzitako berria Sustatuko irakurleendako. Guri tokatu zaigun aldetik, zorionak Sustatuzale guztioi, botoa eman diguzuenoi eta batez ere fin-fin Sustatu irakurtzen duzuenoi. Zuena da diploma.
> - **Webgunerik onena**: "aupaathletic.com":http://www.aupaathletic.com/Home/default.asp izan da. **Zorionak**! Finalean geratu direnei diplomak banatu dizkiete. Euskal Webgunerik onena hogeiren artean aukeratu behar eta aukeratua izan da: aupaathletic.com. Tontxu Canposek eman die errekonozimendua.
Parkatu, baina duda traszendentala eragin dit berri honek gaur goizean. Honako aukeren artean nabil zalantzan:
a) Ez dakit webgune honen euskarazko bertsiora iristen.
b) Webgune honek ez dauka euskarazko bertsiorik.
Erantzuna a) bada, torpea naiz eta zer egingo zaio.
Erantzuna b) bada, gu ergelak gara (euskaldunok) Zergatik eman diote (diogu) saria erdara hutsezko leku honi?
Nola izan daiteke gaztelera hutsezko webgune bat "euskal" webgunerik onena? http://www.aupaathletic.com gaztelera hutsean dago.
Zergatik ez da euskara sustatzen Buber sarietan eta Buber webgune izateko euskara beharrezko arautzen? Soilik gazteleraz edo frantsesez informazioa emango lukeen webguneak ezin izango luke webgune onena izan, euskaraz ez dagoelako. Euskaraz aritzen dugunon hizkuntza nagusia, euskara bera, kontuan hartzen ez duelako.
Noiz jabetuko gara, Euskal Herria Bizkaia eta "Euskadi" baino gehiago dela... nola suertatu dira aurten irabazle Bizkai aldeko 4 gune? Bizkaitik kanpo webgune gutxiago egiten da? Edo jasotako botu kopuruak zerbait ikusi al du saria ematearekin?
Orduan, benetan al dira webgunerik onenak? Gehien ikusten dena ez du zertan onena izan behar.
Niretzat, eta -uste dut- Sustatu-ren aleak egunero (eta ia-ia minutuoro) jasotzen ditugunontzat zuek zarete "gure sariaren" irabazleak.
Aupa eta segi aurrera, orain bezain langile.