Itxura guztien arabera, Charles Dickens-en A Christmas Carol da, biblia alde batera utzita, literatura lanik euskaratuena. 1931 ezkero, lau aldiz itzuli da euskarara.
Arrazoi du Inazio Mujika Iraolak. Charles Dickensen A Christmas Carol ipuinak badu zerbait, euskal itzultzaileak bultzarazi dituena behin eta berriz euskaratzera. Izan ere, guk dakigula, 1931 ezkero lau aldiz euskaratu da.
Itzultzaileak ez ezik, argitaratzaileak ere prest agertu dira lan hau kaleratzeko. Eta ez da harritzekoa, gogoan hartzen badugu Mendebalde osoan lanik itzuli eta salduenetako bat dela, batez ere herri anglosaxoietan. Izan ere, ez da izango gure egunetako literaturan beste lanik, hainbesteko eraginik izan duenik nola ulertu eta ospatzen ditugun Gabonak.
Lau itzulpen, hiru izenburu
Eguarri Abestia
Inazio Mujika Iraola idazle eta argitaratzaileak prestatu du edizio hau, zoragarri prestatu ere: berak bilatu eta aurkitu du testu originala, berak idatzi sarrera paregabea berrargitalpenari, berak ikutu eta gaurkotu testua, berak ezarri ingelesezko bertsioa atzealdean eta berak prestatu hiztegitxo bat, hobeto ulertzeko Luzearren testua.
Gaur egungo ikuspegitik, badu testu honek bitxikeria bat: zenbait pertsonaiaren izenak aldatuta ageri zaizkigu. Pertsonaia nagusia, adibidez, Ebenezer Scrooge, Iñaki Ezkurra da Eguarri Abestian. Zer dela eta? Ez dut uste aliritzira egokitutako izena denik dio Inazio Mujika Iraolak. Kontuan hartu behar dugu, Scrooge abizena xuhurkeriaren sinonimo bihurtu dela ingeles tradizioan, Harpagon bezala Frantziakoan. Ezkurra, euskal abizena izateaz gain, bada jakina haritzaren edo artearen fruitua, baina baita diruaren sinonimo ere.
Bitxikeriak bitxikeria, hasi naiz Eguarri Abestia irakurtzen eta, egia esan, gustura. Eskerrik asko Inazio Mujika Iraolari eta EIZIEri, egindako lan bikainarengatik.
> Ez dut datu zehatzik...
Nik ere ez, eta denbora urri oraintxe bertan, horretan aritzeko... Baina ez izan dudarik, itzuliena Aita Asteteren katixima da, alde handiz gainera. Sentitzen dut norbaiten igurikapenak ez baditu asetzen, ez baita oso literarioa, baina...
Oharra: Datua ziurtatu eta haztatu egin beharko nuke, baina egingo nuke hogeita hamar bertsiotik gora daudela, berrargitalpenak alde batera utzita...
> Itxura guztien arabera, Charles Dickens-en A Christmas Carol da, biblia alde batera utzita, literatura lanik euskaratuena.
Artikuluaren sarreran beharbada ez da hain argi geratu literatura lanik euskaratuenaz ari nintzen. Horregatik, alde batera utzi dut biblia nahiz eta jakin zenbait pasarte oso literarioak direla eta, hedapenez, imitazioak, katiximak, etab.
Literaturaz dihardugula, bagenekien Alberdaniako lagunak (Inazio Mujika Iraola, Anjel Lertxundi, etab.) oso harro daudela argitaletxearen izenaz, eta kaleratzen duten liburu bakoitzean, txintxo-txintxo errepikatzen dutela alberdaniaren definizioa: jolasa, txantxa, bereziki lotsagarria edo lohia.
Ez genekien, ordea, literaturaz gain, sexua ere eskaintzen dutela sarean. Izan ere, alberdania idatzi dugunean Google bilatzailean, Alberdania.com webgunera eraman gaitu. Eta hor neska bulartsuen argazkiak agertzen dira, posatzen eta txorta alaian, alberdanian alegia.
Ai, Agirre zaharrak burua jasoko balu!
Begira, berariaz eta luzaro egon ote zaren emakume apainduari begira liluraturik, batez ere goiak salgai ipintzen badituzte? Era honetan dagoena, bihotzaren aldetik eroria dago, zeren bere nahiez atsegin txarrari leku emateko peril handian dagoen. (J. B. Agirre: Eracusaldiac).
Demagun harako etxe hartan jai egunetan biltzen direla mutilak, eta neskatxak: aritzen dira denbora puska batean karta jokoan, eta bitartean edo ondoren izan ohi dira hizketa deshonestoak, keinada lotsagarriak, eta beste modu itsusiak. Batzarre honetara joatea da bekaturako bide, eta peril hurkoa. (J. B. Agirre: Eracusaldiac)
Etortzen zaizu gogora behar ez den emaztea, eta harekiko plazera, eta zuk gogoeta hura zeurenganik berehala egotzi behar bidean, nola egotziko duzun ezen hartan zaporatzen zara, gozatzen zara, eta are obran bazina bezala anitzetan ere, zeure gogoan atsegin hartzen egoten zara. (P. Axular: Gero)
Nik behin baino gehiagotan kontsultatu izan dut Alberdaniaren webgunea eta inoiz ez zait horrelakorik gertatu. Gaur, berriz, hau irakurri eta gero, saiatu naiz sartzen, baina beste hauek ageri zaizkit, hauek ere alberdanian.
Ahalegindu naiz Alberdania.net eta Alberdania.es bezala sartzen, baina ezer ez. Galdu ote dute eskubidea webgunea kudeatzeko? Nola liteke hori?
Mundua hankaz gora jarri zaigu: euskal literatura zabaltzen duen argitaletxe serioa (izena gorabehera, oso serioa baita Alberdania) larru gorritan ez zaigu bada azaltzen, bat ere abisurik gabe, gainera!
Papera eta luma alde batera utzi eta errapeak eta zintzilikarioak dira orain nagusi Alberdanian. Ea Ereinek eta Elkarrek ere noiz ikasten duten, haren ondoan serora koadrilla bat ematen dute eta!
Bai, badakigu, eta ez dugu gure jarduera nagusia liburuak argitaratzea aldatu. Sentitzen dut bestela pentsatu dutenengatik. Gertatu dena zera da:
Nonbait dominioen jabetza berritu egin behar da urtero, eta guri ahaztu edo jakin ez, kontua da behintzat libre gelditu zela Alberdania.com dominioa eta badaudela enpresa batzuk horretara dedikatzen direnak, alegia libre gelditzen diren dominioak hartu eta berentzat hartzera, gero gerokoak. Eta gerokoa bada dominiorik gabe geratu den enpresak dirua eskaintzen diela (ezkurra, Luzearrek esango luken bezala) atzera berriz beren dominioaren jabe izateko, hainbat hobeto.
Konponbidea? Urtebetez edo itxarotea, ea zer gertatzen den horrekin. Edo bestela, alberdania.net edo bestelako bat hartzea. Hori egiteko asmotan gabiltza.
Nolanahi ere, ikusten denez publizitate bide ederra da ez dakit onerako edo txarrerako.
Eskerrik asko hala ere, gaiarekin zerikusirik ez badu ere, Joxe Aranzabali Luzearren Eguarri Abestiari buruz esandakoengatik
Wittgensteinen "Hitzaldi bat etikaz" zehazki; aurrena Iñaki Iñurrietak itzuli zuen, gero Idoia eta Mikel Gilleneak eta oraingoz azkenik Inazio Aiestaranek
Agian baten batek, horrenbeste aldiz euskararaziz, hitzaldiaren tesi nagusia, alegia, etikaz ezin dela zentzuz mintzatu, etika ez dela hemengoa, gure garunetan itsatsi nahi izan du
Alferrik ordea, itxura guztien arabera, mintzamolde hipermorala beti eta nonahi, batik bat politikan, erabiltzeko dugun joera kontuan hartzen badugu
Etsai politikoa gaiztoa omen da
Aitorpen bat: uharte batera eramateko politiko bat aukeratu beharko banu, Joshka Fischer litzateke ziur aski lehenbizikoa, baina txapeldunen ligarako, Robin Cook eta Pernando Barrenarekin batera, Mariano Raxoi legoke
Anasagastik berriki ustez Raxoiren aurka doan anekdota bat kontatu du
Haatik, pepekoaren nortasunarenganako nire mirespena areagotu du
Negoziazio garrantzitsu batean, Raxoi maiz samar mahaitik altxatu, alde egin eta kanpoan egiten zuen aldi bat; gero itzuli egiten zen
Anasagastik uste zuen Aznarri telefonoz kontsultak egitera zihoala
Baina gero jakin zuen aldameneko gelan futbol partida bat ematen ari zirela telebistan
Egia da, Mikel Aramendik dioen legez, zenbait postutan egoteko ezinbestean behar duzula gaiztoa izan
Baina goi mailako negoziazio batean Raxoi bezala dabilen tipo bat ezin da guztiz gaiztoa izan, bere politika giza eskubideen aurkakoa eta sadikoa bada ere
Nork zioen bai haurrak eta bai abereak jasangaitz zaizkion gizakiak zintzo izan behar duela ezinbestean?
Euskarara gehien itzuli den liburua Kempisa da,
Xabier Mendigurenek ondo dioen bezala. 18 bat itzulpen desberdin baditu. Eta Kempisa ezin da
dotrinekin-eta nahastu. Literatura erlijiosoetan
Biblia, San Agustinen Aitorkizunak eta Kempisa
dira libururik zabalduenak. Eta Bibliaren ondotik,
Kempisa da edizio gehien izan dituena eta hizkuntza gehienetara itzuli dena (65 bat).
Beste kontu bat da literatura erlijiosoa eta profanoa zaku berean sartu behar diren
edo ez, motibazioak hain desberdinak izanik. Baina
Kempisak balio literarioak ez ditu faltan; eta Bibliarekin eta Aitorkizunekin apenas dago zalantzarik.
Ez dut datu zehatzik, baina kontu polita izan liteke euskarara sarrien itzulitako liburuei erreparatzea.
"Biblia aparte utzita" dio Arantzabalek, baina esango nuke Biblia osoa ez dela horrenbeste ere itzuli: Duvoisinek lapurteraz, Kerexetak bizkaieraz, Olabidek bere euskara garbian, Elizen Arteko Biblia oraintsu...
Egia da, ordea, Itun Berriko hainbat zati oso maiz itzuli direla (besteak beste, Bonapartek bere dialektologia-lanetarako itzularazita). Dena dela, hori baino askoz ugariago dira zenbait dotrina eta kristau-ikasbideren itzulpenak. Garai batean, adibidez, Kempis-en "Jesukristoren imitazioa" (edo imitazinoa, imitazionea, antzi-bidea...).
Orain dela gutxi, Markos Zapiainek komentatzen zuen Wittgenstein-en "Tractatus logicus-philosophicus" gure garaiko Kempis berria bilakatzeko bidean dagoela, oso denbora gutxian hiru itzulpen diferente egin baitzaizkio.