Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zutabe sarean

Historian zehar beti eta nonahi polimiliek agindu izan dute, edo agindu nahi izan dute, eta idazleak ezin izan dituztenean beren helburuetarako erabili, orduan erosi, isilarazi edo zuzenean garbitu badituzte ere, historiak garbi erakusten du edozein joera politiko sendotu baizik ez duela egiten bestelako iritziak aintzat hartzeak; edozein mugimendu politikori askoz ere osasungarriagoa zaio ikuspuntu kritikoenganako begirunea, grinarik infantilenak ezarri nahi izaten duen uniformekeria ideologikoa baino.

Edorta Jimenezek, "Kilkerren hotsak"-en, Kim Philby-ren kasuaz ari zaigula, infiltratuen ezaugarriak, idatziz zein mintzoz, pintatzen dizkigu: ahoberoenak, muturrekoenak, matxoenak, zaratatsuenak izaten dira polizia infiltratuak; beren zereginetako bat militante izateko izaera ez izanagatik ere bidelagun zintzo izateko gertu leudekeenak uxatzea izaten baita.

Zutabeetan ez ezik, Interneteko euskal foroetan ere badabiltza halako Terminatorrak, eta batzuk detektatuak izan dira.

Komenigarria litzateke Zutabe horiek sarean jartzea, zertaz ari garen zehazki jakin ahal izan dezagun, baina geuregana heldu dena aski da ziurtzat jotzeko Etxeberriaren aurkakoa serio hartzeko modukoa dela.

Ordea, Euskal Herria eraikitzen ez ETA, baizik euskal idazleak ari dira batez ere, oso egoera eta bizimodu gogorretan sarritan.

Zer litzateke gaur egun Euskal Herria euskal idazlerik gabe?

Eremu ospela, goibela, agintze eta obeditze ariketa ziztrinek, lehiaketek, grina ustiatzaileek, hizkera doilorrek itoa.

Euskal idazleek elikatzen dute Euskal Herria, haiek ohartu edo nahi gabe ere.

Inguruak mehatxatzen dituen landare bitxi mirarizkoak dira gaur egun euskal idazleak, eta euren aniztasunaren eta askatasunaren kontra egiten duenak ni behintzat aurrez aurre izango nau; etsai barregarria, egia da, eta zer.

Euskal liburua da euskaldunaren poza

Nik ezin dut honezkero nire bizitza Harkaitz Canoren libururik gabe imajinatu.

Oroitzen zarete zer izan zen Harkaitz Canoren agerpena?

Ezustean harrapatu gintuen eta harriturik gauzka oraindik, urteak badaramatza ere gure etxeko gela zilar batean bizitzen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu