Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arkitektoen Kolegioa Euskararen etsai

Mikel Enparantza Agirre
2003-09-29 11:09

Berriki Euskal Herriko Arkitektoen Kolegio Ofizialeko Iruñeko Delegazioak Euskaraz erredaktatutako proiektu bat errefusatu du.

Duela aste pare bat Bizitza Unifamiliar baten Exekuziorako proiektu bat entregatu dugu Kolegioan bisatu dezaten. Arkitektoak Mendebaleko Nafarroakoak gara, Donostiakoak, Euskaldunak; bezeroak, Ekialdeko Nafarroakoak, Iruñekoak, Euskaldunak.

Eraikina Etxalar-en konstruitzeko asmoa dugu, herri Euskalduna, bistan da. Kolegioak erantzun digu bere erreglamentuaren arabera expediente guztiak bi hizkuntzetan entregatu behar direla derrigor.

Hau noski, gezurra da orain arte entregatu diren proiektu ia guztiak Espainol hutsean egin baitira. Esan digute Espainolez entregatu bitartean ez dutela begiratuko. Justua al da hau? Euskaldunek ez al dugu eskubiderik? Demokrazia non dago? Nik ez dut ikusten, eta zuek?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu