Juan Jose Ibarretxek bere agerraldiaren hitzaurrea egin berri du. Horrela, azken urte honetako gertakarien inguruan hainbat ondorio plazaratu ditu.
Ibarretxeren esanetan, gaur egungo eskenatoki zailaren gakoak ulertzen lagunduko du elkarbizitzarako planak. Giza eskubideen aldeko eta talde erabakiak errespetatzearen aldeko konpromisoa erakutsi du.
Azken urte honetako gertakari batzuk azpimarratu ditu, gizartea markatu dutelako. Lehendakariaren esanetan, zailtasunak zailtasun euskal gizarteak osotasuna eta lasaitasuna erakutsi du. Euskal gizarteak geldi ez dagoela eta aldaketa nahi duela adierazi du Ibarretxek.
ETA giza eskubideen aurkari nagusitzat jo du eta bere indarkeria amaitzea eskatu du. Proposamen honek ETA gure bizitzatik kanporatu nahi du, gaineratu du Lehendakariak.
Hona hemen azaldu dituen gai nagusiak:
Ibarretxek esan du bere proposamen politikoa trinko eta serioa dela; ETA kanporatu nahi du. Horrela, aro politiko berri bati hasiera emateko, etapa post ETA. Ibarretxek gaineratu du, ETAk badakiela prozesuan aurrera egiteak bere amaiera dakarrela.
Prestigeren hondamendiak Euskal kostaldean eragindako kalteen aurrean erantzukizunik ez hartu izana egotzi dio Ppren gobernuari. Irakeko auzian, PPk modu unilateralean jardun duela azaldu du Ibarretxek, legez kanpo eta okerki.
Ekintza horiek guztiek, norbanakoen askatasuna eta euskal gizartearen askatasuna mugatzen dutela esan du Ibarretxek.
Ondorioak
...