Eskura ditugun egunkari guztietan dio txalo zaparrada jaso zuela Medem-ek. Berak argitu du behar zuela horrelako babes bat. Medemek esan du bizitzako momenturik hunkigarriena eta garrantzitsuena bizi izan zuela aurkezpenean.
Noiz edo noiz irakurtzen ditut Jabier Ortizen artikuluak. Parada ona eskaintzen du javierortiz.net gunean. Oraingoan, beldurra ere eman dit hark esaten duen esaldi batek: Euskal Herrian erakutsi ahal izango du film hori, baina ezingo da erakutsi ez Madrileko zinema areto handietan, ez Valentzian, ez Sevillan. Javier Ortiz agertzen da dokumental horretan. Agertzen da, baina berak dio ez duela ezer aportatzen. Dokumentala, aldiz, gustura ikusi ei du. Beraren artikulua osorik irakurri daiteke.
El Mundoko artikulu bat ere irakurri dut eta titularra hauxe: Gogorra, zintzoa eta beharrezkoa Carlos Boyerok idazten du eta batez ere eskerrak ematen ditu Espainia moduko herrialde arraro bateko arazoa tratatzeko ausardia izan duelako. Argi utzi du sozialistak eta nazionalistak, Euskal Herritarrak eta kanpoko jendeak, RH negatibodunak eta bestelakoak ere txalo zaparrada galanta eskaini ziotela Medem-i. Otegi ere kritikatzen du artikulu honetan, izan ere, dokumental horretan esaten ei du Euskal Herria desagertu egingo dela euskaldunak ingelesez hitz egiten hasten direnean, hanburgesak jaten dituztenean eta aberriko mendiei begira egon beharrean ordenagailuaren aurrean jolaste dutenean. Artikulugileak dio sentitu egiten dela filma ikusita eta batez ere pentsatu. Ez da gutxi.
Garak ere egin dio jarraipena eta hauxe irakur daiteke: Ikusleek beren babesa eman diote Julio Medemi Bost minutuz egon zen jendea txaloka eta zutik Kursaaleko goizeko emanaldian. Iritzi batzuk jasotzen ditu Garak: Mikel Olaziregi Zinemaldiko zuzendariak esan zuenez, hasieratik egon gara ados film hori proiektatzearekin. Gaiera, ikusleek egin dioten harrera beroarekin beren babesa adierazi digute. Orain jendeak bere iritzia eman dezala.
Otegiren ustez, elkarrizketa irtenbidea dela islatzen du filmak. Erraztik, halaber, hausnarketarako beste tresna bat dela deskribatu zuen. Madrazoren aburuz, berriz, dokumentala normalizazio eta bakegintzarako ekarpen izugarria da. Madinak beste iritzi bat dela esan zuen eta ez dela epaitu behar. Ana Urtxuegia Lasarteko alkateari, aldiz, Euskal Herriko egoeraren ikuspegi alderdikoia iruditu zitzaion.
Pertsona ezagun asko egon zen kursaalean, Garan irakur daiteen moduan: Ikusteen tartean elkarrizketatuak izan diren asko. Eduardo Madina (PSEko gazteria), Miren Azkarate Lakuako Kultura sailburua, Arnaldo Otegi eta Jone Goirizelaia (Sozialista Abertzaleak), Javier Madrazo (IU-EB), Carlos Garaikoetxea eta Begoña Erratzi (EA), Joxe Joan Gonzalez de Txabarri (EAJ), Patxi Zabaleta (Aralar), Ramon Etxezarreta (PSE), Jonan Fernandez (Elkarri), Arturo Ripstein zuzendari mexikarra, Hur Gorostiaga ("Le Journal"eko zuzendaria) Fermin Muguruza eta Mikel Laboa abeslariak egon ziren, besteak beste, Kursaaleko emanaldian.
Deian artikulua atera du Beñaet Doxandabaratek. Eta han dio: Ez zeuden konfliktoaren bi aldeak, pena da eta seguru saiatu dela Medem. Baina ETAkoren bat agertuko balitza barruan ere amaituko luke zuzendariak, dio. Besteak beste, Deian, hainbat ezagunen iritziak ere irakur daitezke.
Diario Vasco ere badugu esku artean, eta han ere irakur daitezeke ezagun batzuren iritziak
Noski, beste hainbat egunkaritan ere agertuko da film honen gaineko komentariorik. Irrati tertulietarako gaia ere izango da eta Sustatuko plaza honetan ere atera dugu inork iritzirik izanez gero bota ahal izan dezan.
Garai batean, orain dala ez hainbeste, ohikoa zan "erremate" edo "coletilla" hau politikari buruzko hainbat esaldiren bukaeran: "HB izan ezik". Batez be, gaitzespenak zirela eta.
Gaur egun, alde batetik, HBk izena hainbat aldiz aldatu dau eta geroxeago inkisidoreek euren legalitatetik at itzi dabe, eta beste batetik, esamolde horren aktorea aldatzen dabil, "PP izan ezik" esan ahal izateraino. Eurek ikusiko dabe noraino eroango dituen euren estrategia horrek eta noz arte errentagarritasuna izango dan.
Bestela, pozgarria oso da jentearen erantzuna, Julio Medemek behar izaten ebana eta Euskal Herrian orokorrean behar izaten genduana.
Eskerrik asko, Julio eta zorionak. Laster dokumentala neuk be ikusiko dodala espero dot.