Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria hizpide Medem-en dokumentalean

Amaia Leibar - goiena
2003-09-18 13:09
Aurkako jarrerak

Aurkako jarrerak

Oraindik estreinatu ez den arren, dagoeneko Julio Medemen azken filma oihartzun handia izaten ari da. Atzokoan, Ermuako Foroko kide diren Iñaki Ezkerrak eta Gotzone Morak beren testigantzak filmetik kentzeko eskatu zien Medemi. Beraien esanetan, filmean Guardia Zibila eta Polizia torturatzaile bezala azaltzen dira eta ETAren inguruko jendea biktima bezala.

Euskal Herria mutu

Egia esan, luzemetraiaren gaia konplikatu xamarra dela deritzot. Zinearen munduan hainbat gatazka eta guda islatu badira ere, gure Herriaren egoera “berezia” gai tabuen zerrendan irmo mantendu dute. Ondo gordeta, isilpean.

Hemendik kanpora, Euskal Herriaren inguruko informazioa monopolio baten menpe dago. Atzerriko ikuspuntuek ez diote Euskal Herriari mesede egiten. Are gehiago, informazio distortsionatuak ez jakintasuna areagotzen du.

Ikusteko irrikitan

Beraz, Medem-en balentria aipatuko nuke. Horrelakoetan, kritika eta erasoak aurreikusita daude. Proiektuak "arriskutsu" etiketa darama. Horrek, kalteak eragiten baditu ere, aldeko aspektuak ere badakartza.

Esan, niri behintzat, filma ikusteko gogo benetan izugarria sortu zaidala. Luzemetraia ikusi ostean, entzun ditugunak eta entzutekoak garenak konprenitu ahal izango ditugu?

Komunikabideak

Horren guztiaren aurrean, oraingoz, Julio Medem-ek ez du ezer adierazi. Baina, filmaren inguruan idatzitako memoriak zinemagilearen gogoeta sakona argi azaltzen du.

El Mundon eta Garan esaterako, zabalki tratatzen dute gaia. Eta garrantzitsuena, Medem-en ikuspuntua jasotzen da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu