"Goenkale 10 urte" webgune berria
2003-09-12 11:09
Goenkale telesailak bere 10. denboraldia betetzen duen honetan, webgune berria dakar berarekin. Aurreko denboraldiarekin alderatuz, diseinu eta erabilpen berriak topatuko ditu bertaratzen den pertsona orok.
Diseinu garbiago baten alde egin dugu apostu eta aurreko denboraldian arrakasta gehien izan zuten ataletan herraminta edo erabilpen berriak gehitu ditugu:
- Telesailean agertuko diren pertsonaia berrien inguruko informazioa gehitu dugu "Pertsonaiak" atalean; hortaz gain, horrela nahi duenak, gustokoen duen pertsonaiari mezu bat igortzeko aukera izango du.
- Goenkale telesailaren ikuspegi historiko bat eskaintzen duen atala da "Goenkale urtez urte". Bertan, aurreko denboraldietako tramak ezagutu eta bakoitzaren zatitxo bat edo beste ikusi ahal izango dugu bideo-streaming bitartez. Atal honi, bederatzigarren denboraldiko informazioa gehitu zaio.
- Goenkale-zale amorratuenek ere idaztoki-irudi berriak topatuko dituzte, hamargarren denboraldirako espreski sortuak.
Aipatutakoaz gain, 2003-2004 denboraldian zehar 10. urteurrena ospatzeko garatzen diren jarduera guztien ispilu bihurtuko da webgunea.
Erantzunak kargatzen...