Euskarazko komunikabideentzako dirulaguntzak: informazioa on-line gaurtik
Prentsa idatzizko komunikabideei, irrati, telebista zein teknologia berrietako hedabideei zuzenduta dago deialdia.
Baldintzak
Prentsa idatziko laguntzak euskara hutseko proiektuei bideratuko dizkiete, eta gaztelaniazko prentsa idatzian euskararen presentzia areagotzeko ekimenak ere lagunduko dituzte. Euskarazko prentsa idatzian, laguntzak eguneroko prentsari, astekariei, haur eta gazte aldizkariei, bestelako aldizkariei eta EAEko toki-aldizkariei (herri, udalerri edota eskualdekoak) emango dizkiete. Hedabide mota bakoitzaren bereizitasunak, gutxieneko tiradak, maiztasunak eta orrialde kopuruak kontuan hartuko dira.
Euskarazko irrati eta euskarazko herri-telebisten alorrean, baldintza izango da, irratien kasuan: urtean zehar, astez aste gutxienez 25 orduz euskarazko saioak emititzea; eta herri telebisten kasuan, urtean zehar, astean gutxienez 10 orduz euskarazko saioak emititzea.
Informazio gehiago
Laguntzei buruz informazio gehiago eskuratzeko edo inprimakiak lortzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA)duzue informazio osoa.
Erantzunak kargatzen...