Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal lurraldeen kodeketa

Ezagutzen al duzue euskal lurraldeak (lurralde administratiboak, herrialdeak, eskualdeak, udalerriak / komunak) kodetzeko sistema bateraturik? Orain arte Estatu Espainolarena nahiz Frantziarrarena konbinatuz jokatu izan dugu. Baina horrek hainbat arazo dakar, euren banaketa administratiboari eta euren hizkuntzari erantzunez eratuak baitira kodeketa horiek (posta kodeetan atzeman daiteke sistema hori). Ezagutu edo asmatu al duzue zuek besterik, EHra eta euskarara egokituta dagoenik?

EHko lurraldeetako datu ugari bildu behar dituen aplikazio informatiko bat garatzen ari gara eta arazo horrexekin egin dugu topo. Euskaltzaindiari ere egin diogu kontsulta, baina ez omen dute arazo honen inguruko erabakirik.

Ez dakit egia esan kezka handirik piztu duen kontu honek orain arte, izan ere erakunde gehienek euren errealitate administraboan dihardute eta informazioa bera ere banaketa administratibo jakin batzuen arabera jaso eta antolatzen da beti, alde bakoitzean bere erara.

Guri, ordea, hainbat iturritik jaso beharra tokatzen zaigu (Frantzia, Nafarroa, EAE...) eta orduan egin dugu topo lehenengo oztopoarekin. Nola bereizi Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Frantzian denak kode beraren pean (64) darabiltzatenean? Zergatik esleitu gaztelerazko nahiz frantsesezko hurrenkera alfabetikoaren araberako zenbakiak lurraldeei? (Araba: 1; Bizkaia (Vizcaya): 48...). Zein da iparraldeko herrialdeen eskualdekako banaketa 'ofiziala'? Zein kode dagokie Trebiñu eta Turtziozi? Ez ote da gaur arte inor arazo horrekin arduratu?

Ongi etorri lanera...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu