Sustatu logoa Teknologia albisteak

raxoi eta datorkiguna

Espainian, ostera, inor gutxi harritu da oinordekoa ezartzeko era kapritxoso, despotiko eta infantil horrekin

Francok jarri zuen Juan Carlos, Fragak Aznar

Raxoi galiziarrari, bere biografoek diotenez, nazka antzeko bat eman izan dio beti galegoz mintzatzeak

Bestalde, Rato baztertzeko orduan, erabakigarria izan omen da Aznarren ustez ez lukeela behar adinako irmotasunik Ibarretxeren planaren aurka, benetan interesatzen zaizkion gorabehera ekonomikoekin despistatuko litzatekeela

Bi datu kezkagarri, Raxoirengandik itxaron daitekeenaren aurrean

Hala ere, bere jarrera, bere mintzamoldea, bere umorea... Raxoiren aldean, perretxiko erretxindu bat dirudi Aznarrek

Honek, bestalde, 2004ko hauteskundeak Euskal Herriaren inguruan kokatu nahi ditu, Espainia batuaren defentsa sutsuan eta abar

Europan mugak gero eta aldagarriago eta garrantzi eskasagokoak direlarik, Espainiari buruzko ideia paranoide bat du, Irungo eta Hondarribiko betikoen gisakoa Alardeari buruz

ETAren jarduera oparo batek kanpaina ederki sustatuko lioke

Aldiz, baliteke interes abertzaleentzat egokiagoa izatea Espainian Zapaterok irabaz dezan eta Katalunian Maragallek, eta ez Masek

CIU beti dabil PPrekin itunak egiten; eta, bere hizkuntzaren alde PNV-k baino askoz ere zintzoago jokatzen duen arren, bere jarrera batzuk duinezak eta higuingarriak izan dira: Pujol: "Lo de Lasa y Zabala tenía que haberse ocultado mejor, lo de juzgar ministros ez desestabilizador."

Doala pikutara!

Egia da Lasa eta Zabalarena Maragallen alderdiak egin zuela

Hala ere, gaur egun, Maragallen bultzadaz hain zuzen, PSOEko eta bereziki PSE-EEko alderik unionistenek indarra galdu dute

Eta, agintea lortzen badu, EAEk errazkiago bereganatuko ditu hainbat eskubide edo ahalmen

Egoera politiko lasaietan, hiritar gehienek izaten dute beren pasio politikoak adierazteko eta ordezkatuak ikusteko aukera

Gaur egun, horrek esan nahi du EAEk autodeterminazioa behar duela, eta Euskal Herriak Udalbiltza sendo eta eraginkor bat

Bide horri ETAk mesede ederra egingo lioke, baldin ekintzak zokoratuz sozialistei irabazteko aukerak emango balizkie



Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu