Buber Sariak: euskal web hoberenen sariak , abian
Aurreko edizioen arrakasta ikusita, 2003koak nobedade gisa izango du eratu berri den Internet&Euskadi elkartearen partaidetza antolakuntzan, Euskal Irrati Telebista eta Euskadi Informazio Gizartean planaren laguntzarekin.
Buber Sarietan; partehartzea euskal web guztientzat irekia da, nola partikularrak hala komertzialak edo instituzionalak. Bere aldetik, internauta bakoitzak dauden 8 maila desberdin bakoitzeko web bakar baten alde bozkatu ahal izango du, antolatzaileen webean dagoen bozketa panelaren bidez.
Bozkatzeko dauden aukerak
Partehartzaileek hurrengo mailen artean aukera dezakete: Web instituzional hoberenak, web pertsonal hoberenak, kirol web hoberenak, empresa web hoberenak, komunikabide web hoberenak, kultura web hoberenak, atari hoberenak, Interneten euskeraren hedapena gehien bultzatu duten web-ak. Hilero maila bakoitzeko bi finalisten izenak jakinaraziko dira.
Bozketa bi fasetan
Lehenengo fasean, uztaila eta urria bitartean, maila bakoitzeko hamar web hautatuko dira, eta hauen artean, epaileen bozketaren arabera, maila bakoitzeko bi finalistak aukeratuko dira. Bigarren fasean, azaroan, maila bakoitzeko garailea eta urteko euskal web hoberena hautatuko dira. Aintzat hartu beharreko alderdiak egindako esfortzua, diseinuaren kalitatea, egituraketa, negozio edo zerbitzu publikoaren ikuspegia eta edukien aberastasuna izango dira.
Epaimahaiaren osaera
Jarraian, epaimahaiak aurretik internautek aukeraturiko hamar web-ak bozkatuko ditu. 25 epaileak euskal Interneten dauden kezka desberdinen ordezkari dira, hala nola, mundu akademikoa, politikoa, enpresariala zein soziala. Era berean, euskal lurralde ezberdinak ordezkatzen ere saiatzen dira. Hauen papera herri borondatearen iragazle gisa ezinbestekoa da Buber-entzat, beti ere euskal internauten erabakiari protagonismorik kendu gabe
Buber Sariak, lau edizioren ostean, euskal web-etako arduradun guztien erreferentzi puntu bilakatu dira. Aurreko sariketan, web hoberenaren saria Irungo Udalak jaso zuen. Buber izena Blas Pedro Uberuagaren ohoretan jarri zen, Idahora emigratu zuten euskal artzainen semea, 1994an osoki Euskal Herriari eskeinitako lehen web-aren sortzailea bera: buber.net
Erantzunak kargatzen...